Categorías: albisteak-berriak

Etxebarriko eta Galdakaoko bi etxetan lapurreta egiteagatik atxilotu dute


24_0336 Etxebarriko eta Galdakaoko bi etxetan lapurreta egiteagatik atxilotu dute

Etxebarriko eta Galdakaoko bi etxetan lapurreta egiteagatik atxilotu dute

Prentsa Zerbitzua

2024-06-07

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute eta beste bat ikertu Ibaizabal eskualdeko bi etxetan lapurreta egiteagatik. Susmagarriek etxearen jabearen autotik lapurtzen zituzten etxeko giltzak eta, gero, etxean sartzeko erabiltzen zituzten.

Joan den maiatzaren 11n eta 21ean lapurreta egin zuten Etxebarriko etxe batean eta lapurreta egiten saiatu ziren Galdakaoko beste batean.

Bi kasuetan antzeko modus operandia erabili zuten. Aurretik, etxearen jabeari autotik lapurtu zizkioten etxeko giltzak, azalera handi bateko aparkalekuan aparkatuta zutenean, eta, gero, bere etxean sartzeko erabiltzen zituzten.

Ertzaintzak egindako ikerketei esker, ustezko egileak identifikatu ahal izan dira. Horietako bat, 39 urteko gizona, gaur atxilotu dute Bizkaiko hiriburuan, eta besteari eginbideak ireki dizkiote ikertu gisa.

Bi susmagarriak lehenago ere atxilotu zituen Ertzaintzak, Bizkaiko beste herri batzuetako etxebizitzetan lapurreta egiteagatik.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ertzaintzak gizon bat erreskatatu du Gorbeiako Parke Naturalean

25_0701 Ertzaintzak gizon bat erreskatatu du Gorbeiako Parke Naturalean Ertzaintzak gizon bat erreskatatu du Gorbeiako…

2 horas hace

Ertzaintzak epailearen esku utzi du Zarautzen emakume bat hiltzeagatik atxilotutako gizona

Gaur goizean, Ertzaintzak Donostiako Guardiako Epaitegira eraman du joan den asteazkenean Zarautzen (Gipuzkoa) emakume bat…

8 horas hace

Motorzale bat hil da Kuartangon izandako zirkulazio-istripuan

25_0699 Motorzale bat hil da Kuartangon izandako zirkulazio-istripuan Motorzale bat hil da Kuartangon izandako zirkulazio-istripuan…

1 día hace

Gizon bat atxilotu dute Donostian tira eginez indarrez lapurtzeagatik

Ertzaintzak 19 urteko gazte bat atxilotu du Gipuzkoako hiriburuan oinezko bati tiraldi baten bidez urrezko…

1 día hace

Ertzaintzak bi marihuana plantazio desegin ditu Erandion eta Lezaman

Urriko lehen hamabostaldian, Ertzaintzako agenteek bi marihuana-plantazio aurkitu dituzte Txorierrin (Bizkaia), eta hiru pertsona inputatu…

1 día hace

Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ama etxebizitza batean utzita edukitzeagatik

Ertzaintzako agenteek espainiar nazionalitateko 60 urteko gizonezko bat atxilotu dute gaur gauean Bilbon, gaixorik zegoen…

2 días hace