Categorías: albisteak-berriak

Athletic Club: Porrota Liga F-ko etxetik kanpoko azken neurketan

Real Madridek bigarren zatian atea aurkitu duen neurketa parekatuan, Athleticek 1-0 galdu du Alfredo Di Stefano zelaian

Oso norgehiagoka berdindua izan da bi taldeek jokatu dutena. Lehoien lehen zati handiari erantzuna etxekoen bigarren 45 minutu bizik eman diote. Lezaman jokatutako lehen itzuliko partdaren antzera, Liga F-ko neurketak oso lehiatuak direnaren erakusle, Real Madrid gol bakar batengatik nagusitu da. Athleticek ez du saririk aurkitu Alfredo Di Stéfano zelaian, eta San Mamesen jokatuko den denboraldiko azken neurketara seigarren postuan kokatuta iritsiko da.

Lehoiek lehen zati bikaina jokatu eta tarte askotan partida kontrolpean izan dute. Maddik lehen abagunea izan eta Chavas atezaina geldiketa bikaina egitera behartu du. Defentsan txukun aritu da Athletic eta aurkariak ez du zuri-gorriei min egiteko modurik aurkitu. Elexpuru eta Quiñones adi aritu dira etxekoen hurbilketa xumeak geldiarazteko. Zuri-gorriek lehen gola egiteko aukerak sortu badituzte ere, azken metroetan agina falta izan zaio markagailuan aurrea hartzeko eta neurketa hutseko berdinketarekin iritsi da atsedenaldira.

Aldageletatik igaro ondoren, Real Madrid arriskutsuago aritu da eta entrenatzaileek aulkia mugitu dute garaipenaren gola erdiesteko. Azkonak hainbat egoera aurkitu ditu baloia zurien area barruan jartzeko, baina erdiraketa bakar batek ere ez du errematatzailerik aurkitu. Ordea, Athleticek sendo eta kontzentratuta jarraitu duen arren, Real Madriden erosoko jokalariek osatutako area barruko konbinazio ekintza batean, Paula Comendadorrek, etxekoen bigarren taldeko jokalariak, Quiñonesen aldaratzea harrapatu du eguneko gol bakarra egiteko. Nahiz eta egoera iraultzen saiatu, 70. minutuan sartutako 1-0ekoak min egin dio talde zuri-gorriari.

Gauzak horrela, David Aznarren neskek ezin izan dute berdinketaren gola egin eta esku-hutsik joan dira Valdebebasetik. Hurrengo neurketa, denboraldi honetako azkena, Katedralean izango da. Denetarik izango du: lehia eta agurrak. Sailkapeneko bosgarren postua jokoan dagoela ekingo diote lehoiek partidari. Taldeak azken ahalegina egin beharko du, datorren igandean, 17:00etan, Katedralean eta zale zuri-gorrien aurrean, kirol ikasturteari amaiera biribila emateko.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Donostiako hondartzetan erretzea debekatzearen eta gauetan maskotei bertan sartzen uztearen alde

Donostiako Udal Ingurumen sailak martxan jarri du Hondartzen Erabilera eta Aprobetxamenduaren Ordenantza aldatzeko prozesu parte-hartzailea…

1 hora hace

Donostiak bi radar-kabina berri izango ditu bide-segurtasuna hobetzeko

Diseño sin título - 1 Onkologikoko kabina aldatu eta beste bi jarriko dira: bata Jesuitak…

1 hora hace

Euskadin, alokairuak % 2 inguru hazi dira: 2024an 84.374 kontratu ziren, eta 2025eko martxoaren 31n 84.927

Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailaren Estatistika Organo Espezifikoak gaur argitaratu duen Alokairu Merkatuaren Hiru hilean…

1 hora hace

Mugak/ Bienala pabiloiaren inaugurazioarekin hasi da Bilbon

‘Etxenoi’ izenarekin, Jaime Gutiérrez Armendariz eta Itziar Molinero Miranda bilbotarren pabiloia Emakumeen Plazan egongo da.…

1 hora hace

Nerea Melgosa: «Euskal aurrekontua erabilita Estatuari etxekolanak egiten ari gatzaizkio»

Sailburuak azpimarratu du gaur egun Maliko 30 pertsona daudela Gasteizen kalean lo egiten, eta Barne…

1 hora hace

Euskadiko haur pobrezia tasa Europakoa eta espainiar estatukoa baino txikiagoa da

Melgosa sailburuak adierazi du 2023ko Haur Bermearen Euskal Estrategia lehen mailako gizarte-inbertsioa dela, eta haur…

1 hora hace