Berrikuntza teknologikoa funtsezkoa da ETEentzat.Izan ere, lehiakortasuna hobetzeko, eraginkortasuna handitzeko eta enpresa txiki eta ertainen prozesuak optimizatzeko, beharrezkoa da teknologia disruptiboak izatea, eraldaketa digitala bizkortzeko eta sektoreak planteatzen dituen erronka berriei aurre egiteko.
Bideo honetan ikus dezakegu nola Dimecok, BIND SMEn parte hartzeari esker (ETEei zuzendutako berrikuntza-plataforma), merkatuko talentu, teknologia eta tresnarik abangoardistenak ezagutu eta eskuratu dituen. Immersia startuparen laguntzarekin, Dimecok Big Data eta IAn oinarritutako soluzio disruptibo berriak garatu ditu, eta, horiei esker, sektorean duen lidergoari eutsi ahal izan dio.
BIND SMErekin, ETEek startup onenak lortzen dituzte beren erronka teknologikoetarako, eta azkar eta eraginkortasunez konpontzen dituzte. Hala, haien lehiakortasuna hobetzen dute, eta, azken batean, digitalizaziorantz egiten dute aurrera. Gainera, BIND SMEk berrikuntza irekiaren eta berrikuntzaren ekosisteman parte hartzeko aukera ematen du, industriako startup-ekin, 55 ETE eta 70 enpresa handirekin batera.
Ezagutu BIND SMEren abantaila guztiak eta nola eskatu zure ETEaren parte-hartzea ekainaren 28ra arte hemen.
Proiektuak 13,6 milioi euroko aurrekontua eta 20 hilabeteko epea ditu Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren…
Maiatzean hainbat ekaitz-egun izan badira ere, batez ere Araban, hilabetea lehorra izan da isurialde kantauriarreko…
Alberto Martínez Osasuneko sailburuak Eusko Legebiltzarrean eman du Sailak eta Osakidetzak egiten dituzten baheketa-programen berri;…
Miramar jauregian egindako konferentziak eta udaletxeko ekitaldiek gorazarre egin diote Europako hiriek demokraziarekin, bakearekin eta…
Uztailaren 12ra arte www.martxup.eus web orrian aurkeztu daitezke proiektuak MartxUp! 2025 programan ideiak eta proiektuak…
Hainbat lantalde sortu dira laneko istripuen intzidentzia handiaren eta horien larritasun bereziaren aurrean laneko segurtasun…