Proiektuak 13,6 milioi euroko aurrekontua eta 20 hilabeteko epea ditu
Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren esku dagoen Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoak, Astigarragako aldirietako geltokia eta haren sarbideak eraikitzeko lizitazioa onartu du. Proiektuak 13,6 milioi euroko oinarrizko aurrekontua eta 20 hilabeteko egikaritze-epea ditu.
Mugimendu hori, Jaurlaritzaren Kontseiluak, Susana García Chueca sailburuak proposatuta, Eusko Jaurlaritzaren eta Administrador de Infraestructuras Ferroviariasen (Adif) artean Euskal Trenbide Sareak (ETS) terminal berriaren obrak egiteko hitzarmena izenpetzeko baimena eman eta bi egun eskasera egin da.
Proiektuak barne hartzen du eraikin angeluzuzen baten eraikuntza, solairu bakarrekoa, nasa eta trenbideen gainean zamalkatuta, 420 m²-ko azalera erabilgarriarekin, erabiltzaileentzako beharrezko zerbitzu guztiak hartuko dituena. Geltokiak, eskailera finkoen eta igogailuen bidez atariarekin lotuko diren 160 metroko alboko bi nasa izango ditu.
Terminalera oinezkoentzako eta txirrindularientzako pasabide baten bidez baino ezin izango da iritsi. Pasabide hori bidaiarien eraikinaren maila berean egongo da, eta, gainera, trenbideak eta Urumea ibaiak fisikoki bereizita dauden Donostiako eta Astigarragako udalerrien arteko lotura ezarriko du.
Pasabidea 306 metro luze eta 4,5 metro zabal izango da, eta hiru tarte izango ditu. Horietako bi, muturrekoak, aipatutako udalerri bakoitzera iritsiko dira; erdiko tartea, berriz, egituraren bidez geltoki berriari lotuta egongo da, eta sarbide gisa jardungo du.
Erabiltzaile nagusiak, geltokiko zerbitzuak erabiltzen dituzten edo/eta Urumea ibaia paseatzeko gurutzatzen duten Astigarragako bizilagunak izango dira, baina baita hiriguneen artean mugitzeko erabiltzen duten pertsonak eta Donostia aldean dagoen industrialdeko langileak ere.
26_0319 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Aiako Harrietan istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute Euskadiko Larrialdi…
Ertzaintzak 30 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Lazkaon (Gipuzkoa), beste bati barra finko batekin…
“Andre – Marles” baterako operazioa Ertzaintzak eta Cartagenako Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu dituzte, Gipuzkoako…
26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu…
26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik Donostian…
Ertzaintzak, Gernikako Udaltzaingoarekin lankidetzan, 43 urteko gizon bat atxilotu du kalean aparkatuta zeuden bi ibilgailutatik…