Categorías: albisteak-berriak

SOS Deiak zerbitzuak koordinatu ditu Euskadiko larrialdietako taldeak Bilboko aireportuan egin den aireko istripu baten simulakroan

• Aenak antolatu duen ariketak konpainiaren Larrialdi Aeronautikoen Planean ezarritako jarduera- eta koordinazio-prozedurak ebaluatzeko balio izan du
• Planaren eraginkortasuna ebaluatzeko balio izateaz gainera, aireportuko larrialdi bati erantzuna ematean inplikatutako kolektiboen integrazio- eta ezagutza-maila egiaztatzeko ere balio izan du simulakroak

Euskadiko larrialdietako taldeek, SOS Deiak zerbitzuak koordinatuta, aireko istripu baten simulakroan parte hartu dute gaur Bilboko aireportuan. Aenak antolatu duen ariketak bi helburu izan ditu: erakundearen Larrialdietako Planean aurreikusitako jarduera- eta koordinazio-prozedurak ebaluatzea eta era horretako larrialdi bati erantzutean inplikatuta dauden kolektiboen integrazio- eta ezagutza-maila egiaztatzea.

Derion (Bizkaia) egin den simulakroan besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikariek, Ertzaintzak, Osakidetzako larrialdi-zerbitzuek, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuak, suteak itzaltzeko Bizkaiko Foru Aldundiko taldeek, Gurutze Gorriak eta Derioko Udaltzaingoak parte hartu dute, eta arrazoi ezezagunengatik altuera galdu duen eta udalerri horretako institututik gertu lurra jo duen aireontzi batek izandako istripua simulatu dute.

Aireontziak lurra jo duenean sute bat sortu da (simulakroan ke-potoekin sortu da) eta aireontziaren erregaia isuri da. Istripuaren ondorioz, aireontzian zihoazen 10 bidaiarietatik 8k larritasun ezberdineko zauriak izan dituzte eta beste biak ezbeharrean hil dira.

Istripuan inplikatutako pertsonen senideak eta zauritu gabeko biktimak Senideen Aretora eta Zaurigabeen Aretora eraman dituzte eta bertan laguntza psikologikoa jaso dute.

Gogoan izan behar da Euskadik bere EAEko Larrialdi Aeronautikoen Plan Berezia duela, Babes Zibileko Kontseilu Nazionalak homologatuta duen ezaugarri horietako lehenengo plana. Plan hori joan den otsailaren 1ean onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta “Euskadiko Babes Zibileko Planean (LABI) integratuta dago. Horren helburu nagusia da eskumenak dituzten administrazioek koordinatuta eta goitik behera kudeatzea Planean bertan deskribatutako larrialdi aeronautiko desberdinak.

Argazkiak Irekian: https://irekia.eus/seg/67M

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Gizon bat atxilotu dute Bilbon gazte bat arma zuri batekin zauritzeagatik

25_0319 Gizon bat atxilotu dute Bilbon gazte bat arma zuri batekin zauritzeagatik Gizon bat atxilotu…

6 horas hace

Sei pertsona atxilotu dituzte eta bat ikertu Getxon droga-trafikoaren aurkako operazio batean

Azken hilabeteotan, Ertzaintzak, Getxoko eta Leioako udaltzaingoen laguntzaz, operatibo bat gauzatu du Getxon droga-trafikoan ziharduen…

9 horas hace

Ebasketa eta iruzurra leporatuta atxilotu dute, Donostiako diskoteka batean lapurtutako bankuko bi txartel erabili ondoren

Ertzainek 23 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Donostian, iruzur-delitu bat eta ebasketa-delitu bat…

12 horas hace

“Udaberriko Bertso Saioak” vuelve a Santutxu este mes con tres sesiones y un bertso-poteo

El Ayuntamiento de Bilbao reúne a los nombres más actuales del bertsolarismo en Santutxu los…

12 horas hace

ELA convoca una jornada de huelga en Euskotren para el 21 de mayo

El sindicato ELA ha convocado una jornada de huelga para el 21 de mayo que…

12 horas hace

Kontsumobide detecta altos niveles de incumplimiento en la venta de legumbres

El Instituto Vasco de Consumo, Kontsumobide, ha llevado a cabo tres campañas de inspección que…

12 horas hace