Categorías: albisteak-berriak

Udalak akordio bat lortu du aparkalekuekin hiriko mugikortasuna hobetzeko

Bertakoentzako abantailak, udan tarifak igotzea edo aurretiko erreserba sustatzea dira aparkalekuak modu eraginkorragoan erabiltzeko neurrietako batzuk

Donostiako Udala akordio batera iritsi da Telpark aparkaleku publiko nagusien enpresa emakidadunarekin, hiriaren mugikortasuna hobetzeko helburuarekin, aparkalekuen erabilera eraginkorragoa sustatuz.

Hainbat neurriren bidez, hitzarmenak hiriko erdigunean dauden lurpeko aparkalekuetako errotazio plazen behar eta errealitate berrietara egokiagoa den erabilera bultzatu nahi du.

Gainera, neurri horiek tresna garrantzitsua izango dira udan bistari ugari datozen momentuetan trafikoa arintzeko, aurreko astean iragarritakoei gehituta.

Oraingoz, akordioa Cervantes plazako (Kontxa), Boulevardeko eta Okendoko aparkalekuekin egin da (emakidaren bidez Telpark enpresak kudeatzen dituenak), baina lanean jarraitzen da emakidatutako aparkaleku gehiago gehitu ahal izateko.

Adostutako neurriak

Akordio hori 7 konpromisotan zehazten da. Batzuk berehala aplikatuko dira eta beste batzuk pixkanaka ezarriko dira datozen hilabeteetan:

Cervantes plazako aparkalekua martxan jartzea

Datorren asteartean, uztailak 2, Tokiko Gobernu Batzarrak Cervantes plazako lurpeko aparkalekuaren emakida aldatzea onartuko du adostutako aldaketak ezartzeko.

Aparkaleku horrek

  • 619 plaza ditu bertakoentzat,
  • 654 errotaziokoak
  • 52 bizikletentzat.

Errotazio plazen % 5 (33) beste garraiobide moten plazetarako erabiliko da:

  • 56 motozikletetarako,
  • 76 bizikletetarako (52 lehendik daudenak + 24 berri) eta
  • 10 patinete elektrikoetarako.

Plaza horiek:

  • sarbide mugatua izango dute,
  • aparkalekua itxia izango da eta
  • sartzeko ate bat izango dute sarrerak kontrolatzeko sistema elektroniko batekin.
  • Gainera, hileko abonu espezifikoak izango dituzte, eta aparkaleku esklusiboa eskainiko dute (beste ibilgailu mota batzuekin partekatu gabe).

Aurreikuspenen arabera, abonu horien prezioa 12 € ingurukoa izango da hilean bizikleta eta patinete elektrikoentzat, eta 55 € ingurukoa motozikletentzat eta ziklomotorrentzat.

Bestalde, 1-1 (Parte Zaharra) eta 1-2 (Erdialdea) sektoreetan TAO bertakoentzako aparkaleku-baimena duten pertsonek tarifa murriztu bat aukeratu ahal izango dute lurpeko aparkaleku horretan (2 € / gaueko ordutegian 19:00etatik 10:00etara). Aukera hau Boulevarden, Okendon eta Easoko aparkalekuetan ere izango dute.

Gainera, uda honetako tarifak (ekainaren 1etik irailaren 30era) % 23 igoko dira 2023koekin alderatuta, data horietan aparkatzeko eskari handiak trafikoan eragiten duen eragina murrizteko, eta disuasio aparkalekuak eta garraio publikoa erabiltzea sustatzeko.

Gainerako neurriak, hala nola kargatzeko gune elektrikoen eskaintza, pixkanaka jarriko dira martxan, eta Okendoko eta Boulevardeko emakiden aldaketak datozen asteetan onartzea aurreikusten da.

Mugikortasuna hobetzea

Olatz Yarza Mugikortasun eta Garraio Jasangarriko zinegotziak azpimarratu duenez, akordio hau «hilabeteetan egindako lan gogorraren ondoren lortu da, eta inplikatutako eragile guztiek borondate handia izan dute. Beraz, oso eskertuta gaude«.

Yarzak gogorarazi duenez, «gure hiria, beste asko bezala, trafiko pribatuari garrantzia emanez eratu zen iraganean, aparkaleku publikoen bidez Erdigunera autoz sartzea erraztuz, epe oso luzerako kontzesioekin gainera. Baina garaiak aldatuz doaz eta aldaketa horren bultzatzaile izan behar dugu, mugikortasun jasangarriagoa lortzen lagunduko diguten alternatibak bilatuz”.

Bestalde, Telparkeko Operazioen lurralde zuzendari Jaime Malo de Molinak azpimarratu nahi izan du «esperientzia aberasgarria izan dela Donostiako Udalaren eskutik lan egitea donostiarrei, tokiko ekonomiari eta ingurumenari mesede egingo dieten mugikortasun-erantzun sortzaileak diseinatzen«.

Bere sektoreko operadore nagusietako bat den aldetik, Telparken helburua hiri-mugikortasuneko eredu berri bateranzko trantsizioa erraztea da, herritarrentzako neurrira egindako aparkatzeko erantzunak abian jarriz. Ildo horretan, Malo de Molinak gaineratu duenez, «presente gauden merkatu guztietan, Telparkek udalen funtsezko kide gisa jardutea bilatzen du, herritarren bizi-kalitatea hobetuko duten, tokiko ekonomia sustatuko duten eta ingurumen-inpaktua murrizten lagunduko duten mugikortasun-erantzun sortzaileak aurkitzeko eta definitzeko«.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

El Gobierno Vasco activa el proceso para recuperar 1.000 viviendas que perdieron la calificación de VPO

El Gobierno Vasco ha puesto en marcha un nuevo proceso para recuperar 1.000 viviendas que…

3 horas hace

Osasun Departamentuak San Fermin jaietako 508 arreta propio eta Larrialdi zerbitzuetan 7.213 arreta egin ditu, 2024an baino % 9,11 gutxiago

Fernando Domínguez Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuko kontseilariak, Estrella Petrina Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko kudeatzaileak eta Miren…

3 horas hace

Nafarroak beharrezkotzat jotzen du ahalik eta arinen aldatzea irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko sistema berri bat ezarriko duen araudia

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioari eskatu dio lehenbailehen arintzeko Espainiako…

3 horas hace

Nafarroako Gobernuak Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren 2025-2028 Plan Estrategikorako ekarpenen prozesua ireki du

Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuak, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren bitartez, ekarpenen…

3 horas hace

Esnaola kontseilariak Lizarrako Erdi Aroko Ikasketen Nazioarteko Astearen ospea nabarmendu du 51. edizioaren inaugurazioan

MIGUEL OSES Rebeca Esnaola Kultura, Kirol eta Turismo kontseilariak inauguratu du Lizarrako Erdi Aroko Ikasketen…

3 horas hace

Detenidos en Hernani los conductores de tres furgonetas en las que viajaban 24 personas indocumentadas

La Ertzaintza detuvo la madrugada del pasado domingo a tres hombres, de entre 21 y…

3 horas hace