Lehen Lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburu Ibone Bengoetxea elkarrizketatu dute gaur goizean Radio Euskadiko Boulevard saioan. Euskara biziberritzeko erronkaz galdetuta, Bengoetxeak azpimarratu du «jauzi kualitatibo berri bat emateko unea» dela, agenda hirukoitz batean oinarrituta.
Alde batetik, euskararen hizkuntza-eskubideak babestea eta bermatzea sektore publikoan. Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko otsailaren 22ko 19/2024 Dekretuan jasota dago hori, eta sailburuak nabarmendu du testu horrek «kalea aintzat hartzen duela» eta errealitatea eta beharrak entzutean oinarritzen dela.
Bestalde, euskararen erabilera hainbat gunetan babestu, zaindu eta sustatzeari buruz hitz egin du, besteak beste, Arnasgune diren, euskararen presentzia erabatekoa den udalerrietan, eta, azkenik, Bengoetxeak aipatu duen agendaren hirugarren ardatza euskararen ofizialtasuna Europan izan da, «hizkuntzaren prestigioa agerian uzten duena eta gure hizkuntzak, gure izateko moduak, gure idiosinkrasiak eta gure pentsamendu-esparruak Europan lekua izateko aukera ematen duena». Lehen Lehendakariordeak adierazi du erronka horren aurrean ilusioz betea dagoela eta legegintzaldi honetan lortu nahiko lukeen helburua dela.
Prozesu horretan, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak azpimarratu du erakundeek eta euskalgintzarekin lotutako gizarte- eta kultura-eragile eta erakundeek egindako lanaren balioa, «euskarak bizirik jarrai dezan».
Azkenik, Max sarien XXVII. edizioa hizpide hartuta, Ibone Bengoetxeak esan du «euskal arte eszenikoek bidela» dutela aurretik eta, esparru zabalago batean, euskal ikus-entzunezkoen industriak «euskararen agendan paper garrantzitsua» duela gaineratu du.
Ertzainek 22 urteko gazte bat atxilotu dute Bilbon indarkeriaz lapurreta egitea leporatuta, oinezko bati telefono…
Gazteak A taldea da asteazkenean (20:00etan) Lner Community Stadium-en arituko den taldeko zati nagusia Athletic…
Iparragirre kalea asfaltatuz Bizkaiko Foru Aldundiak amaitutzat jo ditu Leioako Avanzadan BI-637 errepideak eragiten zuen…
Bizkaiko Foru Aldundiak 2025eko ekitaldirako egindako aurreikuspena eguneratu du eta 2026an bilduko denaren aurrekontua egin…
Alberto Palomerak eta Rober Garayk osatutako LePatafisic Cabinet bikote sortzaileak bere azken argitalpena aurkeztu du…
Datorren azaroaren 13an, 10:30ean, Zarauzko Modelo Aretoan egingo da Ttanta Egunaren bigarren edizioa, Zarauzko Udalak…