Categorías: albisteak-berriak

Javier Hurtado sailburuak eta Amparo López Senovilla Merkataritzako estatu-idazkariak merkataritzaren arloan koordinatutako lanak partekatu dituzte

Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak bilera izan du Amparo López Senovilla Merkataritzako estatu-idazkariarekin, orain arte egindako lana eta etorkizuneko proiektuak aztertzeko. Topaketa horrekin itxi du sailburuak XIII. Legegintzaldiari hasiera emanez gaur hiru ministerioekin (Eskubide Sozial, Kontsumo eta Agenda 2030 Ministerioa, Industria eta Turismo Ministerioa eta Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa Ministerioa) egindako bilera-sorta.

Sailburuak autonomia-erkidegoen bidez Ministerioak hedatu dituen eta azken 3 urte hauetan Euskadiko merkataritza-sektorean 22,5 milioitik gora suposatu duten Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko Europako Funtsen garrantzia ebaluatu du estatu-idazkariarekin. Horietatik 18,4 milioi merkatu jasangarriak, landa-eremuak eta joan-etorri turistikoko merkataritza guneak modernizatzearekin erlazionatutako udalerrietako proiektuetara bideratu dira, eta 4 milioi inguru merkataritza-enpresetara, Funts Teknologikoa izenekoaren barruan.

Gainera, aurreko legegintzaldian, Euskadik Barne Merkataritzako Sari Nazionalen azken edizioa hartu zuen Zumarragan, udal saritua izanik, eta bertan nabarmendu zen euskal saridunak hiru sari-kategorietatik bitan zeudela, eta horrek agerian uzten zuela, sailburuaren hitzetan, “euskal merkataritzaren lehiakortasuna eta sendotasuna, bai eta sektorearen, elkarteen eta udalerrien etengabeko lana ere, berrikuntza eta dinamizazioa bultzatzeko. Merkataritzak eraldaketa bati egin behar dio aurre kontsumo-ohitura berriekin, digitalizazioarekin eta hiri-ekonomian duen rol sozial berriarekin, eta bide horretan laguntzen jarraituko dugu”.

Bileran, merkataritzaren etorkizuneko erronka horiek ere jorratu dira, eta horietarako funtsezkoak izango dira digitalizazioaren, jasangarritasunaren eta ekintzailetzaren arloko ETE-entzako laguntzak, horiek baitira merkataritza sendo, lehiakor eta jasangarria sustatzeko ardatz estrategikoak. Horretarako, sailburuak eta estatu-idazkariak laguntza eta programa horiek garatzen koordinatuta jarduteko konpromisoa erakutsi dute.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Gizon bat atxilotu dute Bilbon gazte bat arma zuri batekin zauritzeagatik

25_0319 Gizon bat atxilotu dute Bilbon gazte bat arma zuri batekin zauritzeagatik Gizon bat atxilotu…

6 horas hace

Sei pertsona atxilotu dituzte eta bat ikertu Getxon droga-trafikoaren aurkako operazio batean

Azken hilabeteotan, Ertzaintzak, Getxoko eta Leioako udaltzaingoen laguntzaz, operatibo bat gauzatu du Getxon droga-trafikoan ziharduen…

9 horas hace

Ebasketa eta iruzurra leporatuta atxilotu dute, Donostiako diskoteka batean lapurtutako bankuko bi txartel erabili ondoren

Ertzainek 23 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Donostian, iruzur-delitu bat eta ebasketa-delitu bat…

12 horas hace

“Udaberriko Bertso Saioak” vuelve a Santutxu este mes con tres sesiones y un bertso-poteo

El Ayuntamiento de Bilbao reúne a los nombres más actuales del bertsolarismo en Santutxu los…

12 horas hace

ELA convoca una jornada de huelga en Euskotren para el 21 de mayo

El sindicato ELA ha convocado una jornada de huelga para el 21 de mayo que…

12 horas hace

Kontsumobide detecta altos niveles de incumplimiento en la venta de legumbres

El Instituto Vasco de Consumo, Kontsumobide, ha llevado a cabo tres campañas de inspección que…

12 horas hace