Nazioarteko ‘Erasmus Mundus Joint Master Degree in Enviromental Contamination and Toxicology’ programak hirugarren promozioko (2022-2024) graduazioa ospatu zuen uztailaren 19an Plentziako Itsas Estazioan (PiE-UPV/EHU). 18 nazionalitate eta 4 kontinenteetako 34 ikasle etorri ziren Plentziara master amaierako lanak defendatzera.
Astebetez, azken sei hilabeteetan burututako proiektuak aurkeztu zituzten ikasleek. Ebaluazio-epaimahaietan 30 irakasle, ikertzaile eta profesional baino gehiagok hartu dute parte.
Ekitaldian masterreko sei unibertsitateetako (Bordeleko unibertsitatea, Pau et des Pays de l ‘Adour-ko unibertsitatea (UPPA), Liejako unibertsitatea, Portoko unibertsitatea, Zientzia eta Teknologiako Norvegiako Unibertsitatea (NTNU) eta UPV/EHU) eta asoziaturiko erakundeetako ordezkariek hartu dute parte. Amaierako hitzaldia Christophe Minier (Le Havre – Normandie unibertsitatea) irakasleak eman zuen, Frantziako Uraren eta Uretako Inguruneko Agentzia Nazionaleko aholkularia. Bere lan zientifikoa gizakien eta animalien populazioen disrupzio endokrinoaren ondorioen arloan ezaguna da.
Ekitaldian, ‘Hezkuntza eta Kulturako Europako Agentzia Exekutiboa’ ren azken ebazpena paraleloki ospatu zen, datozen sei urteetarako ‘Erasmus Mundus ECT+ One Health’ proiektu berria aukeratzearen berri bikainarekin.
26_0254 Gizon bat atxilotu dute Donostian droga-trafikoagatik Gizon bat atxilotu dute Donostian droga-trafikoagatik Servicio de…
Ertzaintzak 22 urteko gazte bat atxilotu du gaur goizaldean, bide-segurtasunaren aurkako delitu bana eta agintaritzaren…
Ertzaintzak beste bi gizon atxilotu ditu ostegunean Arabako hiriburuan izandako 17 urteko adingabe baten ustezko…
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Busturiako (Bizkaia) baserri batean lapurtzen saiatzeagatik. Atxilotuak jabetzako hesi batetik…
Ertzaintzak emakume bat atxilotu du gaur goizaldean Arabako hiriburuan substantzia estupefazienteen hainbat kopuru atzeman ostean,…
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertakariengatik Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, indarkeriaz egindako lapurreta baten deiari…