Categorías: albisteak-berriak

Bilbo, Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu in fraganti, etxebizitza batean lapurreta egin nahi zutenean

Ertzaintzako agenteek 42 eta 48 urteko bi gizon atxilotu dituzte gaur goizaldean Bilbon, etxebizitza batean indarra erabiliz lapurtzen saiatzeagatik. Atxilotuek gakordeak, giltzak eta ateak irekitzeko elementuak zituzten. Itsasgarrizko hariak zituzten markatzaileak ere jarri zituzten, lapurretarako etxebizitzak identifikatzeko.

Gertakariak 01:30ean gertatu dira, Bilboko Uribarri auzoko eraikin batean. Ertzaintzaren patruilak, bi pertsona etxebizitza bateko sarraila manipulatzen ari zirela jakin dutenean bertaratu dira.

Agenteak bertaratu direnean, bi gizon aurkitu dituzte etxebizitza bateko atearen ondoan. Eraikineko bizilagunak ez zirenez, polizia-zerbitzuek prebentziozko miaketa bat egin diete, eta gakordeak eta ateak «inpresioning» metodoaren bidez irekitzeko giltza bat aurkitu dizkiete, baita plastikozko xaflak eta etxebizitzetako lapurreten egileek erabili ohi dituzten elementuak ere. 1.650 euro ere bazituzten billetetan.

Patruilek etxebizitza-blokeko ateak aztertu dituzte, eta hainbat solairutako ateen goiko angeluetan kola fineko hariak aurkitu dituzte. Lapurrek etxe horietan mugimendua dagoen identifikatzeko erabiltzen dituzten markatzaileak dira, haria hautsita dagoen ala ez.

Aurkitutako ebidentziak oinarri hartuta, ertzainek bi gizonak atxilotu dituzte, indarra erabiliz lapurreta egiten saiatzea egotzita. Atxilotuak epailearen esku utziko dituzte dagozkion eginbideak amaitutakoan.

Etxeetan lapurretak saihesteko gomendioak:

  • Oporrengatik edo beste arrazoiren batengatik etxetik joan behar baduzu, ez aipatu ezezagunen aurrean. Ziurtatu atea ondo itxita uzten duzula eta ez utzi atean abisurik edo erantzungailu automatikoan mezurik ez zaudenaren berri emateko.
  • Ateetako markatzaile edo seinaleei adi egotea.
  • Oro har, sarrailagile profesional batekin harremanetan jartzea komeni da, etxean ate seguruagoa jartzeko.
  • Senide edo auzokoren bati posta jastzeko eta pertsianak irekitzeko edo ixteko eskatu. Konfiantzazko norbaiti zure kokapenaren berri eman beharrezkoa izango balitz zu aurkitzea.
  • Etxabeetan eta familia bakarreko etxebizitzetan leihoak edo bestelako sarbideak ziurtatzea. Ez ahaztu beste sarbide batzuk, hala nola teilatu-zabaltzak edo garajeak, eta itxaron ateak itxi arte.
  • Garrantzitsua da 112 larrialdi-telefonoari, Ertzaintzari edo udaltzaingoari jakinraztea mugimendu arraroak edo zarata anormalak bizilagunen etxeetan, edo persona susmagarriak egotea komunitateetan edo urbanizazioetan.
  • Lapurrekin topo eginez gero, saihestu egin behar da edozein liskar, eta 112 telefonora deitu berehala.
albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0254 Gizon bat atxilotu dute Donostian droga-trafikoagatik

26_0254 Gizon bat atxilotu dute Donostian droga-trafikoagatik Gizon bat atxilotu dute Donostian droga-trafikoagatik Servicio de…

4 horas hace

26_0253 Gizon bat atxilotu dute Gasteizen ausarkeriaz gidatzeagatik eta patruila-ibilgailu baten aurka talka egiteagatik

Ertzaintzak 22 urteko gazte bat atxilotu du gaur goizaldean, bide-segurtasunaren aurkako delitu bana eta agintaritzaren…

7 horas hace

26_0252 Ertzaintzak beste bi gizon atxilotu ditu Gasteizen gazte bat labankadaz zauritzeagatik

Ertzaintzak beste bi gizon atxilotu ditu ostegunean Arabako hiriburuan izandako 17 urteko adingabe baten ustezko…

1 día hace

26_0251 Gizon bat atxilotu dute Busturian, etxebizitza batean lapurtzen saiatzeagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Busturiako (Bizkaia) baserri batean lapurtzen saiatzeagatik. Atxilotuak jabetzako hesi batetik…

1 día hace

26_0250 Bi pertsona atxilotu dituzte Gasteizen droga-trafikoagatik

Ertzaintzak emakume bat atxilotu du gaur goizaldean Arabako hiriburuan substantzia estupefazienteen hainbat kopuru atzeman ostean,…

1 día hace

26_0249 Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, indarkeriaz egindako lapurreta baten deiari erantzutera zihoan Udaltzaingoari labana batekin mehatxu egiteagatik

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertakariengatik Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, indarkeriaz egindako lapurreta baten deiari…

2 días hace