Categorías: albisteak-berriak

Zarauzko Asti bidean zuhaitzak landatu dituzte itzala sortzeko

Hirietan bero olatuen aurrean beharrezkoa da babes klimatikoak aurreikustea eta horretan ari da Zarauzko Udala. “Helburu horrekin, Astiko bidean udaberrian 9 lizar landatu genituen eguzkitan zegoen bidearen parte batean. Jada itzala ematen dute eta askoz atseginagoa da bertatik pasatzea eguzkiak jotzen duenean. Espazio falta zegoenez, lanketa berezi bat egin behar genuen eta emaitza oso polita izan da”, adierazi du Gloria Vazquez (PSE-EE) Ingurumen zinegotziak.

“Eraztun Berde Urdinean ere landaketa desberdinak egin ditugu bertako landaretza berreskuratzeko, baina aldi berean, beroari aurre egiteko ere baliagarriak dira. Besteak beste, orain dela gutxi egin dira landaketa hauek Iritan, baina lehendik ere egin dira Igerainen, Buztinzurin, Gesoerrekan, etabar”.

Gure Eraztun Berde Urdinak babes klimatikoa eskaintzen du bero aldietan muturreko tenperaturei aurre egiten laguntzeko. Egun hauetako beroari aurre egiteko Eraztun Berde Urdinaren ibilbidean dauden aukerarik freskoenak honakoak dira:

–    Igerain-Hiruerreketako ibilbidea. Zalantzarik gabe, egun beroetarako aukerarik freskoena da erreka bazterretik doan ibilbidea, eta herri gunetik gertuen dagoena.
–    Buztinzuriko haltzadia.
–    Vista Alegreko parkea.
–    Santa Barbara-Mutxio jaitsiera.

Ibilbide hauek goizean goiz egitea gomendatzen dugu, eguerdiko orduak saihestuz. Era berean, uda osoan zehar irteera gidatuak eskaintzen ari da Udala natur gune hauek ezagutzeko eta irteera hauen ordutegiak egokituta daude eguneko ordu beroenak saihesteko.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0303 Gasteizen gizon bat atxilotu dute droga-trafikoagatik, eta oinezko bati lapurreta egiteagatik ikertu dute

Ertzainek 28 urteko gizon bat atxilotu dute Arabako hiriburuan, haxixa zuten eta ustez saltzeko prestatuta…

14 horas hace

Rufus T. Firefly taldeak Zarauzko Modelo Aretoan eskainiko duen kontzerturako sarrerak agortu dira

Rufus T. Firefly taldeak datorren maiatzaren 22an Zarauzko Modelo Aretoan eskainiko duen kontzerturako sarrerak agortu…

14 horas hace

Euskararen Erabilera Sustatzeko Ekintza Planaren % 86 martxan edo eginda, bi urteko ibilbidearen balantze positiboa egin du Hondarribiko Udalak

Bi urte igaro dira Hondarribiko Udalak 2023-2027 legealdirako Euskararen Erabilera Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) onartu…

14 horas hace

Liburuaren Eguna ospatzeko ekintzak Hondarribiko Liburutegian

Liburuaren Eguna dela eta, Hondarribiko liburutegiak hainbat ekintza antolatu ditu irakurzaletasuna sustatzeko eta herritarren parte-hartzea…

14 horas hace

Arrestado un conductor en la AP-8 por trasladar ilegalmente a ocho personas en una furgoneta robada

La Ertzaintza ha interceptado en el área de servicio de Oiartzun a un varón de…

14 horas hace