Elgoibarko Olaizaga kiroldegian jokatuko du bihar (18etan) super amara Bera Berak azken lagunartekoa, Debabarreneko Sanlo klubaren 25. urteurrena ospatze aldera. Ospakizunari Bidasoa-Irun eta Logroño batuko zaizkio, 20etatik aurrera.
super amara Bera Berak lehiaketa ofizialak ate joka ditu, inoiz baino lehenago, gainera, izan ere, abuztuaren 30ean irekiko baitu Guerreras Iberdrola Liga, Atarrabian (ostiralean, 21etan), horretarako zaleentzat autobus bat antolatu duelarik. Gainera, badaki Iberiar Superkopako finalerdia jokatuko duela irailaren 7an, larunbata (15etan bertako ordutegian), Maia udalerrian (Portotik gertu), Madeira SADen aurka, iazko denboraldian Portugalgo Kopa irabazi zuen taldea. Horregatik ahalegintzen da bere pieza berriak ahalik eta lasterren taldera egokitzen, Melinda Louis frantziarra barne, atzo beragertu baitzen berriro, 2023ko irailaren 16tik pistetatik aldenduta egon ondoren.
Imanol Alvarezek eta Jon Begiristainek atzo jokalari guztiak prest izan bazituzten ere, biharko partidarako gutxienez lau baja izango dituzte. Elke Karsten, arrazoi pertsonalengatik; Louisek eta Gavilanek, ez behartzeko atseden hartuko dute, eta Vazquez, erabaki teknikoagatik. Haizea Urretabizkaia Elgoibarrera joango da ezker hegalekoa osatzera.
Zuazok, bere aldetik, Guerreras Iberdrola Ligan zuen tokia berreskuratu du eta bere taldea osatu du, besteak beste, Ugazi Manterola ezker hegaleko zarauztarrarekin.
Apirilaren 28an, 29an eta 30ean egin diren eta NRBQ-Lurpeko-Lehergailuak Indargabetzeko Unitateko bost instruktore espezializatuk eman…
25_0293 Santurtzin, beren etxeko atarietan, adineko emakumeei indarkeria erabiliz egindako bi lapurretaren ustezko egilea atxilotu…
Ertzaintzako agenteek 44 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, apirilaren 3an etxebizitza batean indarra erabiliz…
Udaberriarekin eta eguraldi onarekin batera, Bilboko Udalak sustatzen dituen dantzaldiek aire zabaleko saioei ekingo die berriro maiatzean…
Bilboko Udaleko eta Gazteria Sailak eta Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak «Balkoi jangarriak» ekimena jarri dute…
Maiatzaren 4an, hileko lehen igandean, Bilbao Zerbitzuak-ek jada ez dauden amak omenduko ditu berriro Udal Hilerriko kaperak hartuko duen…