Bilboko Udaleko eta Gazteria Sailak eta Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak «Balkoi jangarriak» ekimena jarri dute abian. Ekimen horretan, barazkien eta ortuarien laborantzari eta sentsorikaren bidezko ureztatzearen automatizazioari buruzko tailer teoriko-praktiko bi garatzen dira.
Tailer horien helburua da Bilboko etxeetako balkoi eta leihoetan barazkiak landatzea, eta herritarrak sentsibilizatzea gure etxeetan biodibertsitatea sustatzeko.
Tailerrek saio bi dauzkate eta bakoitzak ordu bi irauten du. Lehenengoa martitzenean izan zen, apirilaren 28an, eta bigarrena gaur, apirilak 30, 17:30etik 19:30era. Tailer bietan bete dira plazak.
Tailerretan erakusten dira balkoietan landatzeko zeintzuk diren ontzi motarik egokienak, landarerik egokienak, substratuak, ureztatzea, ereiteko egutegia, birlandaketa, izurriteak eta gaixotasunak, ongarri naturalak, etxeko tratamendu fitosanitarioak edo haziak lortzea eta kontserbatzea, baita landaketarako erremintak eta materialak ere.
Bestalde, sentsorikari buruzko saioan, etxeko balkoi-baratzeetan sentsoreak erabiltzearen abantailak jorratzen dira, bai eta landareen kontrola eta mantentzea hobetzeko modua ere, ureztatzea eta eguzki-argiaren aprobetxamendua optimizatuz. Era berean, ekipamenduko osagai elektronikoak zeintzuk diren (sentsoreak, modulua…), eta ureztatzea automatizatzeko eta argia eta tenperatura monitorizatzeko programazioa azalduko dira.
26_0319 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Aiako Harrietan istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute Euskadiko Larrialdi…
Ertzaintzak 30 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Lazkaon (Gipuzkoa), beste bati barra finko batekin…
“Andre – Marles” baterako operazioa Ertzaintzak eta Cartagenako Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu dituzte, Gipuzkoako…
26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu…
26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik Donostian…
Ertzaintzak, Gernikako Udaltzaingoarekin lankidetzan, 43 urteko gizon bat atxilotu du kalean aparkatuta zeuden bi ibilgailutatik…