Asteburuan, Ertzaintzak Legutioko landa-finka batean egindako makrofesta batean esku hartu, eta 60 pertsona baino gehiago identifikatu zituen. Kontzentrazioan parte hartu zuten pertsonei hainbat administrazio-zehapen jarri zaizkie, zenbait arrazoi tarteko.
Larunbat goizean, Ertzaintzak jakin zuen Legution, landa-partzela baten inguruan, ibilgailu asko kontzentratzen ari zirela, eta, itxuraz, «Rave» motako festa bat ospatzen ari zela.
Ertzaintza bertaratu zenean, egiaztatu ahal izan zuen 400 ibilgailu inguru zeudela eta zehaztu gabeko pertsona kopurua. Ibilgailuek lur-eremu handia hartzen zuten eta inguruko abeltzainen ibilgailuek landa-bideetan zirkulatzea oztopatzen zuten.
Egoera hori ikusirik, Ertzaintzak ingurua itxi zuen eta sarbideak kontrolatzen hasi zen, ibilgailu gehiagok ez zezaten kontzentrazio horrekin bat egin. Aldi berean, kontzentrazioan parte hartzen ari ziren pertsonei jakinarazi zitzaien leku horretan akanpatzea debekatuta zegoela eta, bertan jarraitzen bazuten, administrazio-salaketa jarri ahal izango zitzaiela.
Bestalde, alkohol eta drogen prebentzio-kontrolak jarri zituzten inguruan, N-240 errepidean, bertatik irteten ziren ibilgailuen gidariak kontrolatze aldera.
Hirurogei identifikazio baino gehiago egin ziren eta zenbait arrazoiren ondoriozko zehapenak ezarri.
25_0291 Gasteiz, zerbitzutik kanpo zegoen ertzain batek oinezko bati telefono mugikorra lapurtu berri zion lapurra…
Ertzainek 21 urteko gazte bat atxilotu dute bart gauean Tolosan, beste bi gizoni, segur aski…
El pasado domingo, 27 de abril, un conductor de Dbus fue agredido, un hecho que…
El Departamento de Salud ha confirmado que, a pesar del apagón eléctrico masivo ocurrido ayer…
Uno de los mayores problemas vividos ayer durante y después del apagón masivo se dio…
¿El apagón eléctrico masivo que afectó ayer a toda la Península Ibérica te ha producido…