Categorías: albisteak-berriak

Gasteiz, zerbitzutik kanpo zegoen ertzain batek oinezko bati telefono mugikorra lapurtu berri zion lapurra atxilotu zuen


25_0291 Gasteiz, zerbitzutik kanpo zegoen ertzain batek oinezko bati telefono mugikorra lapurtu berri zion lapurra atxilotu zuen

Gasteiz, zerbitzutik kanpo zegoen ertzain batek oinezko bati telefono mugikorra lapurtu berri zion lapurra atxilotu zuen

Servicio de prensa

2025-04-29

Zerbitzutik kanpo zegoen ertzain batek 29 urteko gizon bat atxilotzen esku hartu zuen atzo, Gasteizko Alde Zaharrean herritar bati gama altuko telefono mugikorra lapurtzen ikusi ondoren.

Agenteak Errementari kalean ikusi zuen gizon bat beste bati atzetik hurbildu zitzaiola eta esku batekin telefono mugikorra kendu ziola jakaren poltsikotik, eta, ondoren korrika alde egin zuela.

Gertatutakoaren lekuko izan zen ertzaina zerbitzutik kanpora zegoen, eta ahoz identifikatu zen ertzaina zela esanez, ebasketaren egilea gelditu zedin, baina honek urruntzen jarraitu zuen.  Ertzainak atzetik korrika segi zion lapurrari, jende asko zegoen kale batean harrapatu zuen arte, ihesi zihoanak ezin izan baitzuen bertatik pasatu.   Inplikatuak aurre egin zion arren, agenteak beste pertsona baten laguntzarekin atxiki ahal izan zuen, herritarren babeseko patruila bat iritsi arte.  

Gertatutakoaren aurrean, ebasketaren egilea atxilotu zuten eta lapurtutako telefonoa berreskuratu eta legezko jabeari itzuli zioten.    

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Barakaldoko liburutegien sareak %41 igo ditu liburu-maileguak azken urtean

Barakaldoko Udalak Liburuaren Eguna ospatzen du udal liburutegiek azken urtean izan duten hazkunde nabarmenari balioa…

4 horas hace

Osakidetzak nazioarteko Quality Innovation Award-QIA saria jaso du tratamendu eraginkorrik ez duten gaixotasunentzako terapia aurreratuetan egindako kudeaketagatik

Sari ospetsu honen bitartez, aitortu da Donostialdeko ESIk terapia aurreratuko medikamentuak maneiatu eta prozesatzeko egiten…

4 horas hace

26_0311 Oñatin emakume bati sexu-erasoa egiten saiatu zen gizonezkoa atxilotu dute

Ertzaintzak, Oñatiko Udaltzaingoaren laguntzarekin, 51 urteko gizon bat atxilotu du, joan den ostiralean udalerri horretan…

22 horas hace

26_0310 Gasteizen gazte bati arma zuri batekin eraso egiteagatik atxilotu dute

Ertzainek 22 urteko gizon bat atxilotu dute lesio-delitua leporatuta, antza denez labana batekin eraso egin…

1 día hace

Chivite Lehendakariak adierazi duenez “gazteak dira Nafarroa etorkizun bidezkoago, berdinzaleago eta askeago batera bultzatzen duen indar kolektiboa”

Maria Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak 2026ko Gazteriaren Sarien banaketan parte hartu du asteazken honetan, eta…

1 día hace

Lurralde Kohesioak toki-erakundeetako idazkari eta kontu-hartzaile izan nahi duten hautagaien behin-behineko zerrenda onartu du, egonkortze-prozesua ebazten den bitartean irtenbideak emateko

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, jada argitaratu ditu Nafarroako toki-erakundeetako…

1 día hace