23 udal zerga eta tasetatik 12 aldatuko dira
Donostiako Udalbatzarrak 2025ko udal zerga-arauak onartu ditu iraileko ohiko udalbatzarrean. Pertsonen kudeaketa, ekonomia eta aurrekontuen zinegotzi Kerman Orbegozok gogorarazi du, 2025erako proposamena baldintzatuta dagoela, alde batetik, Udalak hainbat zerbitzu emateagatik izan duen kostuen gehikuntzarengatik, eta bestetik, Europar Batasunak hondakinak jasotzeko zerbitzuak defizitik ezin duela izan jarritako baldintzagatik.
Horiek horrela, Orbegozok azaldu du, ondorioz, 23 udal zergetatik 12 aldatuko direla. Eta aldaketa horiek ezinbestekoak direla Donostiak eskaintzen dituen udal zerbitzuak hobetzeko eta hiritarren bizi kalitatea bermatzeko. Hortaz, segidakoa gaineratu du “Proposatu ditugun aldaketen helburua da gure hiriak aurrera egiten jarraitzea, udal zerbitzu publikoen eskaintza sendotuz, betiere donostiarren ongizatea lehenetsiz. Gure asmoa da udal baliabideak modu eraginkor batean kudeatzea, etorkizuneko erronkei aurre egiteko, inor atzean utzi gabe”.
Zerga arau berrien tramitazioa amaitu da Udal gobernuaren, EH Bildu eta Elkarrekin Donostia taldeen arteko hainbat akordiorekin, baita EAJ-PNV eta PSE-EE udal taldeen zuzenketa tekniko eta arau proposamen baten onarpenarekin ere.
– Bide publikoan jartzen diren kutxazain automatikoak: %3,9
– Larrialdiko etxebizitzak: egun bakoitzeko ordaintzen den tasa 7,5 eurotatik 19,91 eurotara handituko da (ia kasu guztietan Gizarte Ekintza departamentuak ordaintzen du).
Ertzainek 22 urteko gazte bat atxilotu dute Bilbon indarkeriaz lapurreta egitea leporatuta, oinezko bati telefono…
Gazteak A taldea da asteazkenean (20:00etan) Lner Community Stadium-en arituko den taldeko zati nagusia Athletic…
Iparragirre kalea asfaltatuz Bizkaiko Foru Aldundiak amaitutzat jo ditu Leioako Avanzadan BI-637 errepideak eragiten zuen…
Bizkaiko Foru Aldundiak 2025eko ekitaldirako egindako aurreikuspena eguneratu du eta 2026an bilduko denaren aurrekontua egin…
Alberto Palomerak eta Rober Garayk osatutako LePatafisic Cabinet bikote sortzaileak bere azken argitalpena aurkeztu du…
Datorren azaroaren 13an, 10:30ean, Zarauzko Modelo Aretoan egingo da Ttanta Egunaren bigarren edizioa, Zarauzko Udalak…