24_0524 Eusko Jaurlaritzak 20.000 eurorekin lagunduko du Polizien eta Suhiltzaileen Europako Jokoetan parte hartzen duten agenteen jarduna
Prentsa zerbitzua
2024-09-25
Gobernu Kontseiluak 20.000 euroko diru partida bat onartu du gaur Polizien eta Suhiltzaileen Europako Jokoetan parte hartuko duten agenteei laguntzeko. Bragan, Portugalen, egingo dira jokoak urriaren 11tik 20ra, eta parte hartzeko gastuei aurre egiteko asmoarekin lehiaketetan emaitza onak lortu dituzten Ertzaintzako funtzionarioek jaso ahal izango dituzte dirulaguntzak.
Gaur onartutako dirulaguntza deialdiaren helburua bikoitza da:
– Ertzaintzaren irudia eta balioak, bai Euskadin, bai Euskaditik kanpo zabaltzea.
– Kirol lehiaketen balioak sustatzea, horietako asko partehartzaileen jarduera profesionalarekin lotuta daudelako eta lanerako forma fisikoa mantentzen laguntzen dutelako.
Polizien eta Suhiltzaileen Europako Jokoetan parte hartuko duten agenteek “Euskadi – Basque Country” nazioarteko irudia jasotzen duen kirol-ekipamenduak erabili ahal izango dute. Ertzainak munduko jokoetan nahiz Europakoetan lehiatu ohi dira, eta domina ugari lortu izan dituzte orain arte.
Ertzaintzak 20 eta 21 urteko bi gazte atxilotu zituen atzo Iurretan, adineko pertsonei besarkada solidarioa…
Gaur goizaldean, Ertzaintzak, Bilboko Udaltzaingoarekin lankidetzan, lau gazte atxilotu ditu, eta beste sei ikertu, istilu-liskar…
Ertzaintzak adingabe bat atxilotu du gaur goizaldean Areetan, lesio larrien delitu bat egotzita. Atxilotuak bi…
Ertzaintzako agenteek 36 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, hilketa saiakera egotzita. Dirudienez, inplikatuak arma…
Ertzaintzaren eta Polizia Nazionalaren arteko operatibo bateratu bati esker, biktimak prostituzioan aritzen ziren etxebizitzetan indarkeriaz…
26_0069 Ertzaintzak 198 adingabe atxilotu zituen 2025ean, atxiloketa guztien % 2,14 izan ziren Ertzaintzak 198…