Teknologiako startup onena saritzeko NTT Data Foundation-ek sustatutako eAwards sarien 23. edizioaren estatuko finala egin zen atzo Bilbon
Maria Ubarretxena, Gobernantzako, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua ekintzailetza teknologikoa sustatzeko eAwards sarien 23. edizioaren sari-emate ekitaldian parte hartu zuen atzo. NTT Data Foundationek antolatuta, Bilbon egin zen estatuko finala, lehen aldiz.
Ubarretxena sailburuak, NTT Datako ordezkarien, Ekonomia Sustatzeko Bizkaiko Foru Diputatuaren, ekintzaileen eta zazpi statup finalisten aurrean, beharrezkotzat jo zuen administrazioaren modernizazio eta digitalizazioan sakontzea eta Euskadiko ekintzailetza teknologiko-digitalaren ekosistema babestu eta bultzatzea. Sailburuaren esanetan, ekosistema hori sostengatzea ezinbestekoa da Euskadin teknologiaren garapenean eta aplikazioan aurrera egiteko eta aurrerapen horiek ekintzaileen, industria-ehunaren eta euskal gizarte osoaren zerbitzura jartzeko. «Teknologiak pertsonen ongizatearen zerbitzura dagoen eraldaketarako-palanka izan behar du eta ekintzailetza digitala egungo eta etorkizuneko beharrei erantzuteko giltzarri», nabarmendu zuen.
Ildo horretatik, Ubarretxenak bere hitzaldian berretsi zuen, «digitalizazioak eta teknologien erabilerak lagundu behar dutela zerbitzuak eta zerbitzuetarako sarbidea hobetzen eta herritarrekiko harremana sendotzen”. Horregatik, XIII. legegintzaldiko Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailaren helburu estrategikoetako bat da administrazio irekiagoa, adimentsuagoa, eraginkorragoa eta modernoagoa lortzea; «administrazioaren digitalizazioan, modernizazioan eta teknologiaren erabileran erreferente izan nahi dugu, zerbitzu hobea eskaintzeko eta bereziki, pertsonen egunerokotasuna errazteko”, aipatu zuen sailburuak.
Ertzaintzako agenteek 36 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, hilketa saiakera egotzita. Dirudienez, inplikatuak arma…
Ertzaintzaren eta Polizia Nazionalaren arteko operatibo bateratu bati esker, biktimak prostituzioan aritzen ziren etxebizitzetan indarkeriaz…
26_0069 Ertzaintzak 198 adingabe atxilotu zituen 2025ean, atxiloketa guztien % 2,14 izan ziren Ertzaintzak 198…
Ertzaintzak 43 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean, sexu-askatasunaren aurkako delitua leporatuta. Atxilotuak labana…
26_0068 La Ertzaintza detiene en Bilbao a una mujer por el homicidio de su pareja…
Ertzainek 24 urteko gizon bat atxilotu dute Arabako hiriburuan osasun publikoaren aurkako delitua leporatuta, kokaina…