Loiu, gizon bat atxilotu dute enpresa bateko bulegoetan lapurtzeagatik


24_0533 Loiu, gizon bat atxilotu dute enpresa bateko bulegoetan lapurtzeagatik

Loiu, gizon bat atxilotu dute enpresa bateko bulegoetan lapurtzeagatik

Servicio de prensa

2024-09-28

Ertzaintzako agenteek 20 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, ostirala, arratsaldeko azken orduan Loiun, enpresa bateko bulegoetan lapurtzen saiatzeagatik, aldez aurretik bortxatutako leiho batetik sartu ondoren.

Atzo arratsaldeko zortzi eta erdiak pasatxo zirenean, Ertzaintzari jakinarazi zioten gizon bat lapurretan ari zela Loiuko enpresa baten bulegoetan. Inguruan zaintza-lanak egiten ari zen herritarren babeserako patruila bat berehala hurbildu zen adierazitako lekura, eta bertara sartzeko leihoetako bat babesten zuen aluminiozko barrotea kendu egin zutela eta behartuta zegoela egiaztatu zuten.

Jakin ahal izan zutenez, ustezko lapurrak alde egin zuen, eta, handik gutxira, susmagarriaren ezaugarri fisiko eta arropa berdina zituen gazte bat ikusi zuten handik gertu. Gizona atzeman eta identifikatu egin zuten, eta, beharrezko egiaztapenak egin ondoren, jakinarazi zioten atxilotu egiten zutela indarra erabiliz lapurreta egitea egotzita.

Ondoren, ertzain-etxera eraman zuten atxilotua, beharrezko eginbideak egiteko, eta epailearen esku utzi zuten.