Errenteria, gizon bat atxilotu dute arma zuriz erasotzeagatik


24_0534 Errenteria, gizon bat atxilotu dute arma zuriz erasotzeagatik

Errenteria, gizon bat atxilotu dute arma zuriz erasotzeagatik

Servicio de prensa

2024-09-29

Ertzaintzak 27 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo, larunbata, Errenteriako ertzain-etxean aste honetan arma zuriz egindako eraso bat dela eta egindako ikerketa baten ondorioz. Biktimak hainbat lesio izan zituen, eta ospitalera eraman behar izan zuten.

Orain atxilotutakoari egozten zaizkion gertakariak joan den asteartean izan ziren, Errenteriako Beraun auzoan. Goizean, Ertzaintzak jakin zuen herritar bati arma zuriz eraso egin ziotela, eta Donostia ospitalera eraman behar izan zutela, saihetsean ziztada bat zuela, odoletan.

Gaiari buruz abian jarritako ikerketari esker, ustezko erasotzailea, 27 urteko gazte bat, identifikatu ahal izan zuten, eta atzo, larunbata, atxilotu egin zuten arma zuriz egindako lesio-delitu bat egotzita.

Ertzain-etxean beharrezko eginbideak amaitu ondoren, atxilotua epailearen aurrera eramango dute.