34_0535 Barakaldo, hiru pertsona atxilotu eta hiru zauritu dituzte suzko armak erabili dituzten liskar batean
Servicio de prensa
2024-09-29
36, 38 eta 26 urteko hiru gizon atxilotu dituzte gaur arratsaldean Barakaldon, liskar iskanbilatsu batean parte hartzea egotzita. Liskar horretan hiru pertsona zauritu dira su-armaz.
Gaur, igandea, arratsaldeko 16:20ak pasata, Barakaldoko Burceña auzora joateko eskatu diete Ertzaintzako zenbait agenteri, su-armak erabili dituzten liskar baten ondorioz.
Ertzaintzaren patruilak bertaratu dira, eta gertatutakoaren berri izan dute. Hiru pertsona atxilotu dituzte orain arte hiru pertsona ospitaleratu behar izan dituzten liskar iskanbilatsuan parte hartzea egotzita.
Ertzaintzak eginbideak ireki ditu gertatutakoa argitzeko, eta ez dute baztertzen atxiloketa gehiago egitea.
Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…
El Consistorio bilbaino lanza esta oferta con la doble finalidad de apoyar a las familias…
El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco ha respaldado la decisión de Forum Sport…
El Lehendakari Imanol Pradales ha encabezado hoy en Lehendakaritza una recepción oficial a los deportistas…
La Ertzaintza ha detenido en Irun a un hombre de 29 años y procedencia magrebí,…
El deporte de invierno guipuzcoano ha tenido un protagonismo especial en la recepción ofrecida por…