Bi atxilotu Gorlizko etxe batean lapurreta egiteagatik, eta hirugarren bat lapurtutako objektuak errezibitzeagatik


24_0538 Bi atxilotu Gorlizko etxe batean lapurreta egiteagatik, eta hirugarren bat lapurtutako objektuak errezibitzeagatik

Bi atxilotu Gorlizko etxe batean lapurreta egiteagatik, eta hirugarren bat lapurtutako objektuak errezibitzeagatik

Servicio de prensa

2024-10-01

Ertzainek 21 eta 45 urteko bi pertsona atxilotu dituzte Gorlizko bizitza bakarreko etxe batean lapurreta egitea eta 43 urteko hirugarren bat lapurtutako objektuak errezibitzea leporatuta.

Lapurreta joan den uztailaren erdialdera egin zuten Gorlizko bizitza bakarreko etxe batean. Lapurrak leiho bat behartuta sartu ziren barrura, eta gama altuko hainbat erloju lapurtu zituzten.  

Biktimek emandako datuez baliatuz, Bizkaiko Ikerketa Kriminaleko Zerbitzura atxikitako Ertzaintzako agenteek lapurtutako objektuak eta lapurrak aurkitzeko beharrezko kudeaketak egin zituzten.  Erlojuak Bilboko salerosketako lokal batean aurkitu zituzten, eta, konfiskatu ondoren, legezko jabeari itzuli zizkioten.  

Ikerketaz arduratu ziren agenteek egindako ikerketaren ondorioz, irailaren erdialdera aurkitu eta atxilotu zuten lapurtutako objektuak errezibitzen zituen eta gero saldu egiten zituen pertsona bat. Bestalde, Gorlizko etxean lapurreta egin zuten pertsonak atzo atxilotu zituzten Bilbon, eta prebentziozko miaketan urrezko eraztun bat, erloju bat eta gama altuko bi telefono konfiskatu zizkieten, ustez legez kanpoko jatorria zutelakoan. Falta diren eginbideak amaitu ondoren, atxilotuak agintari judizialaren eskuetan jarriko dituzte.