Lau taldeak Derby Motoreta’s Burrito Kachimba, Lagartija Nick, Ana Curra eta The Bo Derek’s taldeekin batera arituko dira urriaren 25ean eta 26an Barakaldoko Herriko plazan, Hiriko Soinuaken doako festibalaren barruan. Finala joan den larunbatean izan zen, irailaren 28an, Barakaldoko San Bizente parkean, eta 500 pertsona inguru bertaratu ziren.
Deep Sea Monk (sari nagusia), DeBuk (Barakaldoko artistarik onena), Edgar Allan Pop (Berdintasun saria) eta Erromintxelak (euskarazko artistarik onena) izan dira Barakaldoko Udalak sustatutako Hiriko Soinuak lehiaketaren seigarren edizioko irabazleak.
Finala joan den larunbatean, irailak 28, ospatu zen Barakaldoko San Bizente parkean eta 500 pertsona inguru bertaratu ziren. Bederatzi artista aritu ziren: Deep Sea Monk, Silkat eta Simón Carranza, kategoria nagusiko finalistak; DeBuk, Momak eta Steven Nota Real, Barakaldoko artistarik onenaren kategoriako finalistak; eta Buiah, Edgar Allan Pop eta Laztana Laztana, Berdintasun sariko finalistak. Emanaldiak amaitzean, eta epaimahaiaren deliberazioaren ondoren, kategoria horietako proposamen irabazleen izenak jakinarazi ziren, baita euskarazko artista onenaren sariaren irabazlearena ere, Erromintxelak-ena, alegia.
Deep Sea Monk rock laukote bilbotarra da, eta musika amerikarraren influentzia ugari ditu. DeBuk taldeak 90eko hamarkadako grungean oinarritutako rock alternatiboa egiten du, gitarra sendoak, erritmo dinamikoak eta letra introspektiboak erabiliz. Edgar Allan Pop Beatriz Álvaro arabarra eta Jaime Buenaventura madrildarra dira, Triángulo de Amor Bizarro, Apartamentos Acapulco edo DIIV bezalako taldeen oihartzunak dituen pop bikotea. Azkenik, Erromintxelak Arrasatetik (Gipuzkoa) datorren swing dantzagarria egiten duen taldea da.
Saritutako lau proposamenak urriaren 25ean eta 26an Barakaldoko Herriko plazan egingo den Hiriko Soinuak doako jaialdian arituko dira, Lagartija Nick eta Ana Curra (ostirala 25) eta Derby Motoreta’s Burrito Kachimba eta The Bo Derek’s (larunbata 26) kartel buru direla. Bi egunetan kontzertuak 19:20an hasiko dira. Aurrerago zehaztuko ditugu artista bakoitzaren emanaldien ordutegiak.
Herriko plazako kontzertuez gain, Hiriko Soinuak lehiaketako gainerako sariak honako hauek dira:
Informazio gehiago:
Ertzaintzak gizon bat eta emakume bat atxilotu ditu eta beste gizon bat ikertu du Gipuzkoako…
El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha sido distinguido con el Premio FarmAsist 2026…
La Ertzaintza contabilizó durante el pasado año 2025 un total de 3.676 victimizaciones de personas…
El territorio de Bizkaia registró 6.312 victimizaciones de personas de 65 años o más durante…
La Cooperación al Desarrollo que impulsa y financia la Diputación Foral de Bizkaia dirige una…
El Gobierno Vasco ha dado luz verde a la licitación de las obras para construir…