Ertzainek 25 urtetik 42 urtera bitarteko lau gizon atxilotu dituzte Gernika-Lumon, joan den larunbat goizean, irailaren 28an, bertako pub bateko atean eta kanpoko fatxadan nahita piztutako sutearekin lotuta. Lokaleko langile bat bertan artatu zuten eta gero osasun-zentro batera eraman zuten kea arnasteagatik.
Ertzaintza nahita piztutako sute gisa ikertzen ari zena joan den larunbatean, irailaren 28an, goizeko 07:15ean, hasi zen Gernika-Lumoko pub batean. Polizia-patruilak eta suhiltzaileak iritsi zirenean, sua itzalita zuten su-itzalgailuekin, sarrerako ateak kalteak zituen eta fatxadaren zati bat keak belztuta zegoen. Establezimenduko langileetako batek kea arnastu zuen, eta artatu eta Galdakaoko ospitalera eraman zuten anbulantzian.
Hasierako ikerketen arabera, sutean parte hartu zutenek liskarra izan zuten lokalean ordu batzuk lehenago, eta establezimendutik alde egin behar izan zuten eta galarazi egin zieten berriz sartzea. Gero sutea sortu zen pubeko ateak itxita zeudenean, eta, antza denez, likido sukoi bat, ustez gasolina, erabili zuten sua hasteko. Ustez sua eragin zutenek ibilgailu batean ihes egin zuten.
Ertzaintzak gertatutakoa argitzeko eta inplikatuak identifikatzeko egindako ikerketaren ondorioz, atzo, asteazkena, atxilotu zituzten bi gizon eta gaur, osteguna, goizean, beste bi.
Lau atxilotuak gaur bertan jarri dituzte Gernika-Lumoko Guardiako Epaitegiaren eskuetan, zegokion atestatuko eginbideak amaitu ondoren.
25_0291 Gasteiz, zerbitzutik kanpo zegoen ertzain batek oinezko bati telefono mugikorra lapurtu berri zion lapurra…
Ertzainek 21 urteko gazte bat atxilotu dute bart gauean Tolosan, beste bi gizoni, segur aski…
El pasado domingo, 27 de abril, un conductor de Dbus fue agredido, un hecho que…
El Departamento de Salud ha confirmado que, a pesar del apagón eléctrico masivo ocurrido ayer…
Uno de los mayores problemas vividos ayer durante y después del apagón masivo se dio…
¿El apagón eléctrico masivo que afectó ayer a toda la Península Ibérica te ha producido…