Gaur, astelehena, urriak 7, Osakidetzak gripearen eta COVID-19aren aurkako txertaketa-kanpaina abian jarri du Euskadiko osasun-zentroetan, arrisku-taldeentzat eta 60 urtetik gorakoentzat. Joan den ostegunean zita eskatzeko kanalak ireki zirenetik, Osakidetzak 38.626 pertsonari eman die hitzordua guztira, eta horietatik 1.500 haurrak dira eta 14.407 80 urtetik gorakoak. Lurraldeka, 4.169 zita eman dira Araban (277 haur eta 1.165 80 urtetik gorakoak), 20.970 Bizkaian (1.064 haur eta 7.914 80 urtetik gorakoak) eta 13.487 Gipuzkoan (233haur eta 5.328 80 urtetik gorakoak).
Iaz bezala, Osakidetza aukera ematen ari da arrisku-taldeetako herritarrei gripearen eta COVID-19aren aurkako txertoak aldi berean hartzeko. Gainerako herritarrek gripearen aurkako txertoa jarri ahal izango dute azaroaren 4tik aurrera.
Osasun Sailak eta Osakidetzak azpimarratu dute txertaketa dela gripeari eta covid -ari aurrea hartzeko tresnarik onena, eta, horregatik, herritarrak bere burua babestera animatu dituzte, bereziki pertsona zaurgarrienak. Eraginkortasun frogatuko neurria da txertoa, eta gaixotzeko probabilitatea murriztea, sintomen garrantzia mugatzea eta konplikazio posibleak prebenitzea ahalbidetzen du.
ZER PERTSONAK OSATZEN DITUZTE ARRISKU-TALDEAK?
60 urte edo gehiagokoek.
Gainera, bigarren urtez jarraian, Osakidetzak sistematikoki emango die gripearen aurkako txertoa 6 hilabetetik gorako eta 5 urtetik beherako haurrei, txerto hori sartu baitu adin-tarte horretako haurren txertaketa-egutegian. Arrisku-egoeran dauden 5 urtetik gorako pertsonei ere emango zaie txertoa.
2 urtetik 5 urtera bitarteko haurrei sudurretik ematen den txertoa jarriko diete, ziztada saihesteko; beraz, atxikimendu handiagoa espero da.
NOLA ESKATU ZITA?
Hasieran, arrisku-taldeetako pertsonei emango zaie lehentasuna: Horrenbestez,
PREBENTZIO-NEURRIAK
Txertoa hartzeaz gain, Osasun Sailak eta Osakidetzak gripea eta beste arnas gaixotasun batzuk prebenitzeko oinarrizko prebentzio-neurriak hartzea garrantzitsua dela azpimarratu dute: eskuetako higienea; eztul eta doministiku egitean ahoa eta sudurra estaltzea; espazioak-itxiak sarri aireztatzea; eta maskara erabiltzea sintomak edukiz gero edo pertsona kalteberekin kontaktuan egonez gero.
Informazio gehiago hemen: https://www.osakidetza.euskadi.eus/2024ko-txertaketa-kanpaina/webosk00-oskenf/eu/
Barakaldoko Udalak Liburuaren Eguna ospatzen du udal liburutegiek azken urtean izan duten hazkunde nabarmenari balioa…
Sari ospetsu honen bitartez, aitortu da Donostialdeko ESIk terapia aurreratuko medikamentuak maneiatu eta prozesatzeko egiten…
Ertzaintzak, Oñatiko Udaltzaingoaren laguntzarekin, 51 urteko gizon bat atxilotu du, joan den ostiralean udalerri horretan…
Ertzainek 22 urteko gizon bat atxilotu dute lesio-delitua leporatuta, antza denez labana batekin eraso egin…
Maria Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak 2026ko Gazteriaren Sarien banaketan parte hartu du asteazken honetan, eta…
Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, jada argitaratu ditu Nafarroako toki-erakundeetako…