Categorías: albisteak-berriak

Diagnostikoaren inguruko adostasun zabalari esker, Euskadiko Osasun Itunaren Mahaiak etorkizuneko osasunaren printzipioak zehazteko bigarren faseari ekin diezaioke

Diagnostikoaren inguruan Euskadiko Osasun Itunaren Mahaian parte hartzen duten eragileen arteko adostasun zabalak aukera ematen du bigarren fase bati ekiteko. Fase hori datorren urriaren 30erako deitutako bileran hasiko da, eta etorkizuneko estrategia eta ekintzak zein printzipiotan oinarrituko diren zehaztea du helburu, osasun-sistema proaktiboago, prebentiboago, integratuago eta komunitarioago baterantz igarotzeko ezarritako 4 faseak osatzen dituzten heinean.

Alberto Martinez Osasuneko sailburua buru zela egin da, gaur goizean, Donostian, Euskadiko Osasun Itunaren Mahaiaren bigarren bilera. Imanol Pradales lehendakariak sustatuko mahai horretan Euskadiko eragile sozial, politiko eta sanitario nagusiek parte hartzen dute, osasun-sistemaren eta haren orainaren eta etorkizunaren ikuspegi integralaren inguruko politikak eta programak artikulatzeko helburuarekin.

Donostiako Biogipuzkoa eraikinean egin den bigarren lan-saio honetan, beste erakunde batzuk ere izan dira mahaian: ESK sindikatua, Gaixotasun Mentala duten Pertsonen eta Senideen Elkarteen Euskadiko Federazioa (FEDEAFES), Optiko-Optometristen Elkargo Ofiziala eta SAE erizaintzako teknikarien sindikatua. Eragile horiek batu zaizkie hasieratik parte hartzen duten eragileei: medikuen, erizainen, farmazialarien, psikologoen, odontologoen, gizarte-langileen, fisioterapeuten, biologoen eta albaitarien elkargo ofizialetako ordezkariei; EAJ-PNV, PSE, EH Bildu, PP eta Sumar alderdi politikoei; Osakidetzako Mahai Sektorialean ordezkaritza duten sindikatuetako ordezkariei (ELA izan ezik, horrek ez baitu parte hartzea onartu); LAB, CCOO, UGT, Sendagileen Sindikatua eta SATSE sindikatuei; UPV/EHU, Deustu eta Mondragon Unibertsitateei; Confebaski eta pazienteen elkarteei.

Osasuneko sailburuaren agur laburraren ondoren, Mahaiko lanen koordinatzaile Javier Meana UPV/EHUko Medikuntzako doktore eta Farmakologiako katedradunak diagnostikoaren alderdi nagusiak azaldu ditu. Biek ala biek nabarmendu dute Mahaiko kideek egindako ekarpenekin aberastu dela azken diagnostikoa. Dokumentuak 7 alderdi zehatz aztertzen ditu: diagnostiko demografikoa; morbilitatea eta hilkortasuna; determinatzaile sozialak eta bizimoduak; asistentzia-baliabideak eta horien erabilera; testuinguru soziala eta teknologikoa; baliabide ekonomikoak; eta herritarren esperientzia.

Javier Meana berak azaldu duenez, diagnostikoan barne hartu diren ekarpenez gain, estrategiei buruzko 3. fasearekin lotzen diren beste ekarpen asko ere bildu dira. Horiei heltzeko, honako 6 gogoeta-esparru hauek bereiztearen alde egin da:

Osasuna eta herritarren eskaria

  • Osasuna sustatzea
  • Beharrei erantzutea
  • Asistentzia-dispositiboak eta plan espezifikoak
  • Gaixotasun kronikoak, kronikotasuna, kolektibo espezifikoentzako arreta (adinekoak, haurrak, emakumeak eta osasun mentala)
  • Arreta soziosanitarioaren integrazioa
  • Herritarren eta pazienteen parte-hartzea
  • Osasuna sustatzeko programak eta prebentzio-programak bultzatzea

Kalitatea eta segurtasuna

  • Zerbitzuak toki eta une egokietan egiten direla bermatzea
  • Asistentzia-prozesu integratuak
  • Bereizmen handiko prozesuak
  • Etxez etxeko arreta eta etxeko ospitalizazioa
  • Zainketa aringarriak
  • Pazientearen kalitate- eta segurtasun-politika
  • Jardun farmazeutikoak
  • Arreta denboran eta forman eskaintzen dela bermatzea

Profesionalak

  • Langile-politika
  • Profil berriak
  • Gobernantza
  • Karrera profesionalaren garapena
  • Giza baliabideen kudeaketarako esparru berria

Informazioa

  • Erabakiak hartzeko prozesua eta jardun klinikoa errazteko duten informazio-sistemak garatzea
  • Osasunaren arloko emaitzak neurtzea

Osasun Sektorea balio-sortzaile gisa edo hazkunde-ekonomikoaren motor gisa

  • Estrategiak bultzatzea
  • Itunak bultzatzea
  • Osasun-klusterrak garatzea
  • Nazioarteko harremanak bultzatzea
  • Berrikuntzaren arloko ikerketa sustatzea eta emaitzen transferentzia
  • Erantzukizun sozial korporatiboa

Osasun-azpiegituren modernizazioa

  • Osasun-zentroaren eraikuntza eta eraberritzea
  • Berrikuntza teknologikoa
  • Bereizmen handiko zentroak

Hasiera batean, aurreikus daiteke, 2025eko martxoan erabat operatibo egotea Euskadiko Osasun Ituna. Itunaren helburuak dira:

  • Herritar guztien sarbide unibertsala bermatzea, haien egoera sozioekonomikoa edo bizilekua edozein izanik ere.
  • Asistentziaren kalitatea hobetzea, osasun-arretan bikaintasuna sustatzera begira.
  • Sistemaren jasangarritasuna, epe luzerako bideragarritasuna ziurtatuko duten neurrien bidez.
  • Herritarren parte-hartzea eta herritarrei hitza ematea osasun-politikei buruzko erabakiak hartzean, gardentasunetik eta administrazioaren eta biztanleriaren arteko elkarrizketatik.
  • Osasunaren sustapena eta prebentzioa, betiere ohitura osasungarrien sustapena eta prebentzioa lehenetsiko dituzten politikak sustatzearen bidetik, osasunaren determinatzaile sozialei helduz.
albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0346 Galdakaon ustez arma zuriz egindako eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza

26_0346 Galdakaon ustez arma zuriz egindako eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza Galdakaon ustez arma…

2 horas hace

26_0345 Donostian bi pertsona atxilotu dituzte eta hirugarren bat ikertu bankuko txartel bat lapurtu eta erosketak egiteko erabiltzeagatik

Ertzaintzak gizon bat eta emakume bat atxilotu ditu eta beste gizon bat ikertu du Gipuzkoako…

11 horas hace

Euskadi, referente estatal por su programa pionero para mejorar la adherencia a tratamientos de asma y EPOC desde las farmacias

El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha sido distinguido con el Premio FarmAsist 2026…

14 horas hace

Gipuzkoa registra más de 3.600 victimizaciones de mayores de 65 años en el último año

La Ertzaintza contabilizó durante el pasado año 2025 un total de 3.676 victimizaciones de personas…

14 horas hace

Bizkaia concentra el mayor número de delitos contra personas mayores de Euskadi con 6.312 casos

El territorio de Bizkaia registró 6.312 victimizaciones de personas de 65 años o más durante…

14 horas hace

Teresa Laespada presenta la exposición fotográfica ‘Ellas lo ven claro’, con obras de la autora maliense Fatoumata Diabaté

La Cooperación al Desarrollo que impulsa y financia la Diputación Foral de Bizkaia dirige una…

14 horas hace