Categorías: albisteak-berriak

Donostiak Isuri Gutxiko Eremua arautuko duen ordenantza onartu du

Udalbatzaren berrespenaren zain

Tokiko Gobernu Batzarrak behin betiko onartu du airearen kalitatea hobetzeko, klima-aldaketa arintzeko eta hiriko isuri gutxiko eremuak arautzeko Udal Ordenantza, onartu diren alegazio bakoitzerako aldaketak sartu ondoren.

Eneko Goia alkateak nabarmendu duenez, «gaur onartu den tramitea egin ondoren, Udalbatzak ordenantza azaroan behin betiko onartzea eta Isuri Gutxiko Eremua abenduan martxan jartzea aurreikusten da, hasierako fase batean«.

Espedientea jendaurrean jarri ondoren, hainbat alegazio aurkeztu dira ezarritako epearen barruan. Guztira, jendaurreko erakustaldian 7 ekarpen jaso ziren, 41 alegazio zehatzekin. Alegazioak aztertu ondoren, 36 ezestea, 3 onestea eta horietako 2 zati batean onestea erabaki da.

Onartutako alegazio horietatik, paragrafo batzuen idazkerari buruzko alegazioak daude, bai eta lehenengo fasean baimena eskatu ahal izango duten interes orokorreko zerbitzuen artean «fisioterapia-lanak» egiten dutenak sartzeko alegazioa ere, besteak beste.

Ordenantza indarrean sartzen denean, Udalak hilabete emango du herritarrek araudi berria ezagutu dezaten eta zuzeneko baimenik ez duten pertsonek dagokion baimena izapidetu ahal izan dezaten. Urtarrilean jarriko dira martxan sarbide-kontroleko kamerak, eta urtarrilean eta otsailean araudia betetzen ez duten pertsona guztiek informazio-jakinarazpen bat jasoko dute, arau-hauste bat egin dutela jakin dezaten. Eta martxotik aurrera, ordenantza betetzen ez duten ibilgailuei isunak jarriko zaizkie.

Gainera, azarotik aurrera, Udalak herritarrentzako informazio-gune bat jarriko du Arroka plazako Udalinforen bulegoetan, baita web orri bat ere, kontsultak eta izapideak egiteko.

Bretxako markesina

Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du 494.621 euroko aurrekontua duen Bretxako markesina egiteko proiektuaren 2. fasea, eta markesina egiteko obrak Donostiako Sustapena SA sozietateari agintzea.

Salamanca pasealekuko baranda

Tokiko Gobernu Batzarrak Salamanca pasealekuko baranda ordezteko proiektuari dagozkion obrak kontratatzeko espedientea onartu du, 998.240 euroko lizitazio-aurrekontuarekin eta 6 hilabeteko egikaritze-epearekin.

200 metro baranda berrituko dira, gutxi gorabehera, Kursaaleko zubiaren eta Pasealeku Berrira sartzeko harrizko petrilaren artean dagoen Salamanca pasealekuko tarteari dagozkionak.

Baranda birjartzeaz gain, lanen ondorioz, botaolak birsortu behar dira, zati berean dauden farolak birjarri behar dira, ostikoak espaloiaren zolan ainguratu behar dira, argiak berriro kanalizatu behar dira eta baldosa berritu behar da.

Kontxakoarekin gertatzen zen bezala, baranda historiko hau Eraikitako Hirigintza Ondarea Babesteko Plan Berezian (Peppuc delakoa) babestutako elementua da. Hala, egingo den zaharberritze-prozesua Kontxako barandaren jatorrizko zatiekin egin denaren oso antzekoa da.

Osakidetzako aparkalekua

Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuari, Illunbeko b.20.2 lurzatiaren erabilera lagatzea.

Onkologikoa eraikinaren eta Donostia Ospitalearen artean dagoen zabalgunean protonterapiako eta kanpo-kontsultetako eraikin berriak eraikitzearekin batera, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak eskaera bat egin du Ilunben lurzati bat aparkaleku gisa erabiltzeko. Partzela hori aparkaleku gisa erabiltzeko erakunde lagapen-hartzaileak egokituko du.

Erabilera-lagapena doakoa izango da, bi urteko iraupena izango du, eta urtero luzatu ahal izango da, aldeek berariaz hala adosten badute, Ospitalearen eremuko bi eraikin berrien obrek irauten duten bitartean.

Udalak partzela erabili ahal izango du antolatzaile, laguntzaile, babesle eta abar gisa jarduten duen jardueretan. Gainera, aldebakarreko erabakiz, lagapena baliorik gabe utzi ahal izango du mugaeguna baino lehen, lagapen-hartzaileari 6 hilabete lehenago jakinarazi ondoren, interes publikoko beharrak direla-eta.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0329 Beasainen bi pertsona atxilotu dituzte etxebizitza batean lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak gizon eta emakume bat atxilotu ditu joan den astean Beasaingo etxebizitza batean lapurreta egitea…

2 horas hace

26_0328 Cuatro detenidos por detención ilegal y lesiones en Donostia / San Sebastián

Ertzainek lau gizon atxilotu dituzte Gipuzkoako hiriburuan legearen aurkako atxiloketa eta lesioak eragitea leporatuta, pertsona…

2 horas hace

El programa Emantzipa 2026 amplía su alcance a los jóvenes de entre 23 y 29 años

El Gobierno Vasco ha aprobado la convocatoria de ayudas a la emancipación para el próximo…

5 horas hace

El IPC recorta su tasa interanual pese al encarecimiento de los carburantes

El Índice de Precios de Consumo ha frenado su avance en abril con una tasa…

5 horas hace

Denuncian una «salvaje agresión» a un taxista de Irun durante su jornada laboral

La entidad Taxi Bidasoa ha denunciado públicamente la «salvaje agresión» sufrida por un taxista el…

5 horas hace

Sánchez intenta rebajar la tensión con los jeltzales: «Quiero buena compañía, como la del PNV»

El presidente del Gobierno, Pedro Sánchez, ha aprovechado la sesión de control en el Congreso…

5 horas hace