Categorías: albisteak-berriak

Landa Eremuko Emakumeen Eguna: Amaia Barredoren ustez, “lehen sektorean aktibo berriak, kasu honetan emakumeak, sartu behar dira”

Gaur, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak landa-eremuan genero-berdintasunarekin duen konpromisoa berretsi du, “emakumeek bizitza publikoan, gizonen baldintza beretan, modu aktiboan parte hartzea bultzatzen duten politikak sustatuz. Amaia Barredoren ustez, “lehen sektorean aktibo berriak, kasu honetan emakume gazteak, sartu” behar dira.

Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunean, Amaia Barredok berretsi du beharrezkoa dela “oraindik ere gure komunitateetako emakumeen garapena mugatzen duten genero-rolak eta -estereotipoak ezabatzea, erantzunkidetasunean eta orekan oinarritutako gizarte-konfigurazioaren alde lan eginez”.

Sailburuak eskatu du “lankidetza publiko-pribatua landa-eremuko emakumeak eraldaketa ekonomikoaren erdigunean koka daitezen, ekonomia berde eta digital bat eraikitzen aktiboki parte hartuz. Aldezten dugu beharrezkoa dela bidezko lan-baldintzak sortzea, soldata-aldeak murriztuz eta emakumeen enplegu- eta ekintzailetza-aukerak hobetuz”.

 “Eusko Jaurlaritzatik eskerrak eman nahi dizkiegu Euskadiko landa-eremuko emakume guztiei euren ahaleginagatik, ausardiagatik eta gure gizarteari egindako ezinbesteko ekarpenagatik. Landa-ingurune justuagoa, berdintasunezkoa eta jasangarriagoa eraikitzeko lanean jarraituko dugu”, adierazi du.

Euskal Autonomia Erkidegoan landa-eremuko 128.947 emakume bizi dira: Araban 25.701, Bizkaian 60.237 eta Gipuzkoan 42.319. Horien % 38 12 urtetik 44 urtera bitartekoak dira, % 28 45 urtetik 64 urtera bitartekoak, eta gainerakoak 65 urtetik gorakoak. Eustaten arabera, landartzat hartzen dira Euskadiko udalerrien % 73, autonomia-erkidegoko biztanleriaren % 14. Landa-eremuan bizi diren emakumeak biztanleriaren % 49 dira, eta hiri-eremukoa baino ehuneko txikiagoa da, hirietan % 52tik gorakoa baita.

Normalean jasotzen denaren kontra, landa-eremua ez dago hiri-eremua baino zahartuago; alderantziz, landa-eremuko emakumeen % 22k baino ez dituzte 65 urtetik gora, eta hiri-eremuan, aldiz, % 26ra iristen dira.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0329 Beasainen bi pertsona atxilotu dituzte etxebizitza batean lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak gizon eta emakume bat atxilotu ditu joan den astean Beasaingo etxebizitza batean lapurreta egitea…

4 horas hace

26_0328 Cuatro detenidos por detención ilegal y lesiones en Donostia / San Sebastián

Ertzainek lau gizon atxilotu dituzte Gipuzkoako hiriburuan legearen aurkako atxiloketa eta lesioak eragitea leporatuta, pertsona…

4 horas hace

El programa Emantzipa 2026 amplía su alcance a los jóvenes de entre 23 y 29 años

El Gobierno Vasco ha aprobado la convocatoria de ayudas a la emancipación para el próximo…

7 horas hace

El IPC recorta su tasa interanual pese al encarecimiento de los carburantes

El Índice de Precios de Consumo ha frenado su avance en abril con una tasa…

7 horas hace

Denuncian una «salvaje agresión» a un taxista de Irun durante su jornada laboral

La entidad Taxi Bidasoa ha denunciado públicamente la «salvaje agresión» sufrida por un taxista el…

7 horas hace

Sánchez intenta rebajar la tensión con los jeltzales: «Quiero buena compañía, como la del PNV»

El presidente del Gobierno, Pedro Sánchez, ha aprovechado la sesión de control en el Congreso…

7 horas hace