Irabazi asmorik gabeko ikerkuntza zentroa da CEIT, BRTA sareko kidea. Bere lan-esparru nagusien artean Materialak eta Fabrikazioa, Garraioa eta Energia, Informazioa eta Komunikaziorako Teknologiak, eta Ura eta Hondakinak daude. Bere azken urteotako erronkarik garrantzitsuenetakoak industria siderurgikoaren trantsizio digitalean eta jasangarrian kokatzen dira. Amaia Iza, Prozesaketa termomekaniko taldeko ikertzailea eta burua dugu solaskide elkarrizketa honetan.
‘Datu industrial errealetan oinarritutako ereduak garatzen ditugu. Horrekin adierazi nahi dut oso estua dela enpresekin daukagun lotura: beraien informazioa behar dugu guk gure modeloak garatu ahal izateko’ esan digu Amaiak eta gaineratu du ‘Ikerketa aplikatuaz gain oinarrizko ikerketa ere egiten dugu, ezagutza sortu behar dugulako eta horregatik, enpresez gain, harreman handia daukagu beste instituzioekin, zentro teknologikoekin, unibertsitateekin.’
Amaia Izak zuzentzen duen Prozesaketa Termomekanikoko taldean gehiengoa euskalduna da eta ikerkuntzan euskaraz ari dira egunero ‘gure ikerkuntzaren produktua euskaraz lan egitetik sortzen dugu. Munduan zehar ezarrita dauzkagun soluzio horiek altzairutegietan eta altzairuaren transformazioko plantetan, euskaraz egindako lanaren eta ikerkuntzaren ondorio handia dira.’
INDEUS plataformako kide bezala Amaia Izak azpimarratu du ‘hainbeste enpresa euskaldun INDEUSen egoteak gu ere mugiarazten gaitu. Enpresa horiek gure bezeroak ere badira asko, beraz horiek mugitzen ari baldin badira hizkuntzaren arloan guk ere derrigor mugitu egin beharko dugu.’
Indeus Elkarrizketak SPRIk abiarazitako egitasmoa da Indeus, Industriaren Euskal Plataformako kide diren enpresa, elkarte eta zentro teknologikoak ezagutzera eman eta industrian euskararen erabilerari buruzko gogoeta egiteko.
«Neure burua aukeratzen dut, kea albo batera uzten dut» lelopean, erretzeari uzteak osasunerako dakartzan onurei…
Liburutegi digital publikoak 165.000 mailegu baino gehiago egin ditu 2025ean, eta erabilera indartu da herritarren…
Barakaldoko Udalak harrera egin zien atzo 2023ko eta 2024ko EPEetan eskainitako plazen bidez hirira iristen…
Segurtasuna Koordinatzeko Batzordeak 2025eko Vitoria-Gasteizko delinkuentzia-datuen bilakaera eta Udaltzaingoak eta Ertzaintzak intzidentzia handiena duten eremuetan…
Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak Memoria Demokratikoaren Lurralde Kontseiluko bileran parte hartu du gaur Justizia…
El individuo, de 25 años, ha sido detenido por agentes de la Policía Local, mientras…