Categorías: albisteak-berriak

2025ko Urrezko Danborra aukeratzeko prozesua urriaren 28an abiatuko da

Azaroaren 11ra arte aurkeztu ahalko dira hautagaitzak

Gaurtik hasita, erroldatuta dauden donostiarrek Urrezko Danborrerako proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte azaroaren 11ra bitartean. Herritarrekin batera elkarte, fundazio, kirol elkarte, enpresa eta Donostiako Udaleko udal-taldeek ere hautagaiak aurkeztu ditzakete. Proposamenak internetez egin ahal izango dira udalaren web atarian. Hala behar duten pertsonek, Herri Partaidetza Zerbitzuaren bulegoetan laguntza jasoko dute online plataformaren bidez proposamena egin ahal izateko. Bakoitzeko proposamen bakarra onartuko da.

Epe hau bukatuta, Idazkaritza Orokorrak eta Herri Partaidetza Zerbitzuak proposamenak aztertuko ditu azaroaren 11tik 22ra bitartean. Txostenak udaleko Bozeramaileen Batzordera bidaliko dira.

Azaroaren 25a eta 29a artean Batzorde horrek gehienez 3 hautagai aukeratuko ditu. Hautagai batek Bozeramaileen Batzordearen gehiengo berezia lortuko balu, hau da udalbatzaren ordezkaritza ponderatuaren bi herenak, Urrezko Danborra zuzenean eman ahal izango dute.

Gehiengo hori lortzen ez bada, Urrezko Danborraren aukeraketa herritarrek egin ahal izango dute boto bidez abenduaren 9tik eta 15era bitartean. 16 urtetik gorako herritar erroldatuek irabazlea hautatzeko aukera izango lukete herri-bozketa bidez, udalaren webgunean eta aurrez aurre ere Herri Partaidetza Zerbitzuaren bulegoan, non laguntza teknikoa emango da plataforma bidez bozkatu ahal izateko. Pertsona bakoitzak behin bozkatu ahal izango du. Horrenbestez, abenduaren 18an jakinaraziko luke Udalak hautagaitza saritua, boto gehien jaso duena, eta ondoren udalbatzarrak berretsi beharko du.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0303 Gasteizen gizon bat atxilotu dute droga-trafikoagatik, eta oinezko bati lapurreta egiteagatik ikertu dute

Ertzainek 28 urteko gizon bat atxilotu dute Arabako hiriburuan, haxixa zuten eta ustez saltzeko prestatuta…

14 horas hace

Rufus T. Firefly taldeak Zarauzko Modelo Aretoan eskainiko duen kontzerturako sarrerak agortu dira

Rufus T. Firefly taldeak datorren maiatzaren 22an Zarauzko Modelo Aretoan eskainiko duen kontzerturako sarrerak agortu…

14 horas hace

Euskararen Erabilera Sustatzeko Ekintza Planaren % 86 martxan edo eginda, bi urteko ibilbidearen balantze positiboa egin du Hondarribiko Udalak

Bi urte igaro dira Hondarribiko Udalak 2023-2027 legealdirako Euskararen Erabilera Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) onartu…

14 horas hace

Liburuaren Eguna ospatzeko ekintzak Hondarribiko Liburutegian

Liburuaren Eguna dela eta, Hondarribiko liburutegiak hainbat ekintza antolatu ditu irakurzaletasuna sustatzeko eta herritarren parte-hartzea…

14 horas hace

Arrestado un conductor en la AP-8 por trasladar ilegalmente a ocho personas en una furgoneta robada

La Ertzaintza ha interceptado en el área de servicio de Oiartzun a un varón de…

14 horas hace