Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren ustez, Arabako Errioxako ardoaren, txakolinaren eta sagardoaren 23 upategiek atzo eta gaur Japonian egin dituzten aurkezpenek “ate handia zabaldu dute gure produktuak aurrerantzean estatu horretara esportatzeko, eta, hori bezain garrantzitsua dena, gure gastronomiarekiko eta Euskadiko elikagai- eta kultura-eskaintzarekiko gero eta interes handiagoa sortzen ari dira”.
Gaur asteartea, Arabako Errioxako ardoak, Getariako, Bizkaiko eta Arabako txakolina eta Euskal Sagardoa sustatzen dituen euskal ordezkaritzak Basque Wine-Japan Connection sustapen-jardunaldia egin du Osakan, Tokioren eta Yokohamaren ondoren, Japoniako hirugarren hiririk handienean (bertako metropoli-eremuak 18,6 milioi biztanle ditu).
Profesionalek, prentsa espezializatuak eta, besteak beste, Yoshitsugu Yamamoto eta Ryusuke Nakano chefek lagunduta, Amaia Barredo sailburuak nabarmendu du gero eta handiagoak direla Japoniak eta Euskadik merkataritzaren, gastronomiaren eta kulturaren arloan dituzten loturak. Sailburuak Euskadi-Japoniako produktuen “uztarketan” parte hartu du, eta bertan Arabako Errioxako ardoak, txakolina eta sagardoa izan dira.
“Gure ia hogeita hamar upategi eta ekoizlerekin batera, gaur goizean aurkeztu ditugu Euskadiko aniztasun enologikoa, gure Basque Wine estrategia, Basque Japan Sarea-Japonia eta Enbaxadoreak programa, Sukaldari Enbaxadoreen Programara atxikitzeko sinadurekin”, adierazi du Amaia Barredok.
Japoniako ostalariek, kazetariek, sukaldariek eta gastronomia-kolektiboak Euskadiko goi-gastronomiaren erakustaldiaz gozatu ahal izan dute gaur txakolinez, sagardoz eta Arabako Errioxako ardoz lagunduta.
26_0304 La Ertzaintza inicia una investigación interna para aclarar las circunstancias que han rodeado la…
Ertzainek 28 urteko gizon bat atxilotu dute Arabako hiriburuan, haxixa zuten eta ustez saltzeko prestatuta…
Rufus T. Firefly taldeak datorren maiatzaren 22an Zarauzko Modelo Aretoan eskainiko duen kontzerturako sarrerak agortu…
Bi urte igaro dira Hondarribiko Udalak 2023-2027 legealdirako Euskararen Erabilera Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) onartu…
Liburuaren Eguna dela eta, Hondarribiko liburutegiak hainbat ekintza antolatu ditu irakurzaletasuna sustatzeko eta herritarren parte-hartzea…
La Ertzaintza ha interceptado en el área de servicio de Oiartzun a un varón de…