Gaur egun, 2000. urtean hasitako hiri- eta gizarte-eraldaketaren azken txanpari ekingo dio Barakaldok, egungo Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPN) indarrean sartu zenean. Eta, aldi berean, plan berri bat prestatzen ari da. Prozesu horretarako, Etxebizitza, Plangintza eta Hirigintza Kudeaketaren arloak herritar guztiak inplikatu nahi ditu.
Juan Antonio Pizarro zinegotzi ordezkariak Clara Campoamor Gizarte Etxeko auditorioan informazio- eta partaidetza-saio bi egingo direla iragarri du gaur. Lehenengoa herritar guztientzat zabalik egongo da eta azaroaren 20an, asteazkena, arratsaldeko 18.00etan. Bigarren hitzordua ordu berean izango da, egun batzuk geroago, asteartean, eta Barakaldoko elkarteei, adituei, interesa duten pertsonei… zuzenduta egongo da.
«Hiri Antolamendurako Plan Orokorra herritarren bizi-kalitatea hobetzea ahalbidetzen duen tresna da. Horren berrikuspenak etorkizuneko Barakaldo berriz diseinatzea ekarriko du, bigarren eraldaketa handi batekin. Eta prozesu horretan guztiok parte hartu nahi dugu, herritarren parte-hartze eraginkorra bultzatuz, gure hirirako ahalik eta hirigintza-plangintzarik onena lortze aldera «, adierazi du Pizarrok.
HAPO berri hau aurrekoaren berrikuspena da; hau da, ez da berriro hastea, eta ez du esan nahi jada lortutako helburuetan atzerapausorik emango denik. Informazio-saioetan, plana idatzi duen taldeak HAPOren helburua, edukia eta irismena azalduko ditu, eta lehen hurbilketa bat egingo da diagnostiko batera eta antolamenduko lehen aukera batzuetara (Aurreaurrerapena), herritarrekin partekatuko direnak.
Pizarrok gogorarazi du topaketa hau Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Herritarren Partaidetzarako Programaren I. Fasearen barruan dagoela. «Saioetan parte hartzeko txanda bat irekiko da egin nahi diren ekarpenetarako», iragarri du. Edonola ere, lehenengo hartu-emana da. Prozesua hastapenetan dago oraindik.
«Prozesuaren ondoriozko HAPO Barakaldoko herritar guztien plana izan dadin, herritarrei eta era guztietako erakundeei bilkuretara joateko deia egin nahi diet, haien iritzia eta kezkak ezagutzeko», amaitu du Etxebizitza, Hirigintza Plangintza eta Kudeaketako zinegotziak.
Jardunaldiaren barruan, dastaketak, produktuen salmenta eta sentsibilizazio-ekintzak egingo dira, Gipuzkoa plazan. Bidezko Merkataritzaren mugimenduak 40…
Una investigación conjunta entre el grupo de Cibercriminalidad Ikernet de la Ertzaintza en Gipuzkoa y…
El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha puesto en marcha el Consejo Asesor de…
La compañía ferroviaria guipuzcoana CAF ha cerrado el primer trimestre de 2026 con un beneficio…
Biktima nagusiak Euskadiko, Kataluniako eta Valentziako enpresak ziren, eta 440.000 eurotik gorako iruzurra egin die…
Maiatzeren 7tik 24ra Poltsiko Antzerki Jaialdia formatu txiki eta ertaineko antzerki-ikuskizunen erakustaldia da, eta urtero…