Categorías: albisteak-berriak

Ertzaintzaren Txakur-unitatea Valentziara abiatu da desagertutako pertsonak aurkitzen laguntzeko


24_0608 Ertzaintzaren Txakur-unitatea Valentziara abiatu da desagertutako pertsonak aurkitzen laguntzeko

Ertzaintzaren Txakur-unitatea Valentziara abiatu da desagertutako pertsonak aurkitzen laguntzeko

Servicio de prensa

2024-11-06

Joan den asteartetik, euskal erakundeek etengabeko komunikazioa dute Valentziako Generalitatearekin, DANA igaro ondoren errekuperazio-lanetan laguntzeko beharrizan zehatzak zein diren zuzenean ezagutzeko. Helburua, hasieratik, laguntza Valentziara ahalik eta modu antolatu eta eraginkorrenean iristea izan da.

Valentziako Generalitateak Ertzaintzaren txakurren unitateko kideak eskatu dizkio gaur idatziz Eusko Jaurlaritzari, desagertutako pertsonak aurkitzen laguntzeko. Eusko Jaurlaritzak berehala aktibatu du txakurren unitatea, eta sei agente eta beraien txakurrak (3) abiatu dira Valentziara:

Euskadik baliabide hauek ere bidaliko ditu Valentziara:

  • Lur orotako 10 ibilgailu DANAk kaltetutako eremuetatik ibilgailuak eta tamaina handiko objektuak erretiratzen laguntzeko (gaur egun ibilgailu horiek Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian agente berriak prestatzeko erabiltzen dira)
  • Mekanikari bat eta ordezko materiala ibilgailuentzat
  • Bi agente ibilgailuen erabilera kudeatzeko
  • 51.500 markarilla FFP2
  • 2.065 gomazko bota pare

Gainera, Valentzian igandetik berreskuratze lanetan ari diren larrialdietako zerbitzuetako, suhiltzaileetako, DYAko eta Gurutze Gorriko 100 pertsona baino gehiagori dagoeneko erreleboa eman zaie.

Nola lagundu

Valentziako Generalitateak lagundu nahi duten herritarren eta elkarteen eskura atari hau jarri du SOM SOLIDARITAT  DANAk kaltetutako pertsonentzako laguntzak eta dohaintzak bideratzeko.

Euskal erakundeek gomendio hauek azpimarratu nahi dituzte.

ZER EGIN?

  • Egoeraren eta beharrizanen berri jaso
  • Egoera hauei erantzuteko gai diren eta eragindako eremuetan presentzia duten erakundeei dohaintza ekonomikoak egitea.
  • Egoera honetan laguntzen duten euskal erakundeetan boluntario egitea.

ZER SAIHESTU?

  • Gauzazko dohaintzak egitea
  • Norbere kabuz jardutea, larrialdietan eta ekintza humanitarioan espezializatutako erakundeekin harremanetan jarri gabe
  • Kaltetutako eremuetara joatea

GOGORATU

  • Elkartasunak eraginkorra eta denboran jarraitua izan behar du.

 

Jaitsi erantsitako dokumentua

Jaitsi erantsitako dokumentua

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Barakaldo, droga-trafikoagatik lokal bateko arduraduna ikertu dute

Ertzaintzak atzo, osteguna, arratsaldean egindako ikerketa baten ondorioz, Barakaldoko Cannábica elkarte batek erabiltzen duen lokal…

3 horas hace

Ertzaintzak «Mendeku» operatiboa amaitu du

Ertzaintzak amaitutzat eman du "Mendeku" izeneko operatiboa, Polizia Nazionalarekin batera garatu duena, erakunde kriminalak atzemandako…

3 horas hace

Gizon bat atxilotu dute Zallako tailer batean lapurtzen saiatu ondoren

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean, beste bi gizonekin batera Zallako tailer batean…

3 horas hace

Jon Uriarte: “Hablamos del mejor Athletic del siglo y el equipo tiene hambre de más éxitos”

El presidente del Athletic Club, Jon Uriarte, y el director general de fútbol, Mikel González,…

3 horas hace

Ingresan en prisión los tres detenidos en el operativo antidrogas de Lezo

La Ertzaintza ha detenido en el transcurso de un operativo antidrogas en Lezo a tres…

3 horas hace

Podemos denuncia que su sede de Donostia ha sufrido un ataque

Esta noche la sede de Podemos situada en la capital guipuzcoana ha sufrido un ataque.…

3 horas hace