Categorías: albisteak-berriak

Ibone Bengoetxea lehendakariordearen ustez, deskarbonizazioa garatzeko “ezinbestekoa” da berrikuntza

Ibone Bengoetxea lehendakariordeak nabarmendu duenez, berrikuntza “ezinbestekoa” da etorkizuneko erronkei aurre egiteko: “deskarbonizazioa eta energia berriztagarrien hedapena, esate baterako”. Astearte honetan, Bengoetxeak Euskadiko eta Akitaniako erakunde mailako ordezkarien eta enpresen arteko lankidetza indartzea helburu izan duen ekitaldi batean hartu du parte Bilboko Guggenheim Museoan. Ekitaldia soluzio teknologiko berrien bidez deskarbonizazioa indartzeko asmoz Euskadik, Nafarroak eta Akitaniak osatzen duten Euroeskualdeak asteazken honetarako antolatu duen jardunaldiaren bezperan egin dute.

Bere hitzaldian, Bengoetxeak eskatu du Akitaniako ordezkariekin batera egindako topaketa hori “alboan nor duzuen, indarrak ezagutzeko eta erakundeek elkarrengandik nola ikasi jakiteko” baliagarria izan dadila. Hitz gutxitan esanda, baliagarria izan behar luke Euroeskualdeko enpresa- eta industria-sistema sendotuko duten loturak sortzeko”. Horrekin lotuta, gainera, “gure ibilbide-orrian Europaren berpizkunde industrialaren liderrak izatea” dagoela nabarmendu du.

Asteazken honetako jardunaldia , SPRI Taldearen baitan dagoen Nazioartekotzeko Euskal Agentziak antolatu du eta honako hauek hartu dute bertan parte: Alain Rousset, Nouvelle-Aquitaineko presidentea; Arola Urdangarin, Eurorégion Nouvelle-Aquitaine Euskadi Nafarroako zuzendaria; eta Eusko Jaurlaritzako Industria arloko sailburuordea, Andoitz Korta.

Industriako sailburuordeak aipatu duenez, “une historikoa bizi dugu eta gure helburu nagusia ekonomia deskarbonizatura bidean trantsizioa bultzatzea da”. Horrez gain, lehen mailako erronka izateaz gain, “gure ekonomiak eraldatzeko eta Euskadi, Nafarroa eta Akitania Berria lidergo teknologikoaren eta jasangarriaren abangoardian kokatzeko aukera paregabea ere badela” aipatu du.

Andoitz Kortak azpimarratu duenez, Euskadik, Nafarroak eta Akitania Berriak osatzen duten Euroeskualdeak mugaz gaindiko lankidetza-eredua ordezkatzen du” eta jasangarritasun arloko mundu mailako erronkei aurre egiteko gakoa da. Euskadi aniztasunean eta espiritu berritzailean aberatsa da, eta enpresa txiki eta ertainek teknologiaren eta espezializazioaren bidez sektore estrategikoak nola zuzen ditzaketen erakusten duen adibide bikaina da”.

Eusko Jaurlaritzak mugaz gaindiko aliantza horiek sendotzeko bere gain hartutako konpromisoa berretsi ostean, Industriako sailburuordeak honako hau adierazi du: “gaur hemen gaudenon misioa argi dago: trantsizio energetikoaren erronkei aurre egitea ahalbidetuko digun estrategia komunerako euskarriak finkatu nahi ditugu, berritzeko gure gaitasunean eta gure lankidetza-sareen indarrean oinarrituta”.

Jardunaldian, gainera, Euroeskualdearen lankidetza babesteko programak aurkeztu dituzte. Horien guztien helburua da, berrikuntzaren bitartez gure eskualdeetan enpresa-lider berriak sortzeko baldintzak finkatzea.

Ikerketaren eta garapenaren arloko mugaz gaindiko kooperazio-ekimenei esker, Euskadi, Nafarroa eta Akitania Berriko enpresek elkarrekin egin dezakete lan, ezagutzak partekatu eta soluzio teknologiko berriak garatu. Lankidetza horren bidez sortuko dira enpresak, deskarbonizazioa ekonomiaren hazkunderako eta lidergo globalerako aukera bihurtzeko.

Horrez gain, “ezkutuko txapeldunei” buruzko eztabaida ere egin dute; hau da, merkatuko hobi oso espezializatuetan mundu mailako liderrak diren enpresei buruz. Euskadin, ezaugarri horiek dituzten berrogeita hamar bat enpresa daude, hau da, Espainia osoko “ezkutuko txapeldunen” % 40.

Gainera, Euskadiko, Nafarroako eta Akitaniako enpresa mota horien arrakasta-kasuak, Hidrogenoaren Euskal Korridorea edo Euroeskualdeko berrikuntzako ekimenak aurkeztuko dituzte.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Donostiak Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatuko du

Jardunaldiaren barruan, dastaketak, produktuen salmenta eta sentsibilizazio-ekintzak egingo dira, Gipuzkoa plazan. Bidezko Merkataritzaren mugimenduak 40…

2 horas hace

Detienen a un ciberdelincuente que intentó estafar 50.000 euros a una empresa de Mendaro

Una investigación conjunta entre el grupo de Cibercriminalidad Ikernet de la Ertzaintza en Gipuzkoa y…

2 horas hace

Salud activa el Consejo Asesor de Enfermedades Infecciosas Emergentes de Euskadi por el hantavirus

El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha puesto en marcha el Consejo Asesor de…

2 horas hace

CAF eleva su beneficio un 12 % hasta marzo impulsada por el mayor contrato de su historia

La compañía ferroviaria guipuzcoana CAF ha cerrado el primer trimestre de 2026 con un beneficio…

2 horas hace

26_0352 Ertzaintzak eta Guardia Zibilak enpresei iruzur egiten espezializatutako ziberdelitugile bat atxilotu dute A Coruñan

Biktima nagusiak Euskadiko, Kataluniako eta Valentziako enpresak ziren, eta 440.000 eurotik gorako iruzurra egin die…

5 horas hace

Antzerkia Donostiako auzoetara itzuliko da Poltsiko Antzerki Jaialdiarekin

Maiatzeren 7tik 24ra Poltsiko Antzerki Jaialdia formatu txiki eta ertaineko antzerki-ikuskizunen erakustaldia da, eta urtero…

8 horas hace