Categorías: albisteak-berriak

Suministros Mugarra, industria astunari lanerako babesa eskaintzen dion Bizkaiko ETEa

Suministros Mugarra Bizkaiko enpresa bat da eta pertsonalizatutako laneko babes-ekipamenduak eskaintzen ditu, batez ere industria astunarentzat. Enpresa digitalizatzea da egun bere erronka. SPRI Taldearenadimen artifizialeko programaren laguntza jaso du enpresak. Hain zuzen ere, programaren helburua da Euskadiko enpresen artean AAn oinarritutako proiektuak babestea.

Enpresa 1989an sortu zen Durangon, egungoa ez den beste kokapen batean. Hasieran, laneko babes-sistemak eta industriako hornikuntza eskaintzen zituen. 1997an hiru langile ziren soilik eta egungo kudeatzailea sartu zen. Handik urte batzuetara, laneko babesaren arloan hasi zen arreta jartzen enpresa.

2002an, Sekurlan sortu zen, “bi lehiakide, gu eta Ostolaza Zumaia elkartu ginen eta gauza gehiago egiten hasi ginen. Enpresa merkatuan indartzeko balio izan digu, baina jarduera mantendu dugu” azaldu dute Eñaut Balier kudeatzaileak eta Cristina Martínez administrazioko arduradunak.

Suministros Mugarrak laneko babesarekin lotutako zerbitzuak eskaintzen dizkio industriari. “Jantziak, oinetakoak, hautemate-sistemak, garbiketa-zerbitzuak (babes-ekipamenduak garbitzen eta tratatzen espezializatua), eta NBEn makinak hornitzen ditugu. Zerbitzu integrala eskaintzen dugu, salmentatik hasi eta arlo guztien rentigera arte, bezeroak langileen babesarekin lotutako ezer erosi behar ez izateko”. Halaber, segurtasun-sokak eta seinaleztapen-proiektuak muntatzen dizkiete bezeroei.

Produktu oso pertsonalizatua da. “Enpresek haien serigrafiarekin eta izenarekin egitea nahi dute. Arropa hainbat koloretan eskaintzen diegu, suaren aurkakoa zein ez”. Laneko babeserako merkatua bilakaeran dago etengabe eta “orain produktua ekologikoa izatea bilatzen dute, horrek irauliko baitu merkatua datozen urteetan”.

Laneko babesaren sektorea oso heldua da dagoeneko, adierazi dutenez. “Intrusismo handia dago, edonork saltzen du bota bat. Pandemian, zabalik jarraitu genuen gutxienetakoak izan ginen. Tarte oso txikiak dituen merkatua da eta prezio-gerra izugarria dago. Baina oinetakoentzako gero eta material hobeak bilatzen dituzte, goraldian dago”.

Industria astuna

Bezeroak industria astunekoak dira nagusiki: altzairu-fabrikak, fundizioak, metalurgiako enpresak, elikagaienak, hotzeko banaketakoak. Eta udalentzat ere egiten dute lan. Negozioaren % 70 inguru Euskadin dago. “Atzerrian saltzen duguna da hemengo enpresek atzerrian instalazioren bat dutelako, batez ere, Italian, Frantzian, Portugalen eta Belgikan”.

Orain 23 langile dituzte eta aurten 7,5 milioi euroko fakturaziora iristea aurreikusten dute.

SPRI Taldearen Adimen Artifizial Aplikatuko programatik jasotako dirulaguntza barne-prozesuak digitalizatzeko erabili dute: bezeroen eskaria sartzen direnetik hasi eta hornitzaileen fakturetara arte. “Adimen artifizialak eskariak irakurtzea, eskariaren zirriborro bat jaulkitzea eta eskaria biltegira pasatzea da helburua. Lana erraztu eta denbora aurrezten du, eta, hala, zeregin horretaz arduratzen den langileak beste gauza batzuk egin ditzake. Langileari balio erantsi handiagoa ematea. Faktura eta albaran guztiak digitalizatu nahi ditugu”.

Enpresaren erronkak dira barne-prozesuak digitalizatzea eta merkatuko eskakizunei erantzutea. “Lehen eskari bat jaso eta bizpahiru egunetan ez zizuten ezer esaten. Orain tramiteen araberako entrega-epea eskatzen dizute”- Digitalizazio-plan hori proiektu anbiziotsua da, “hilean 1.000 faktura egiten ditugulako eta beste 500 hornitzaile kontabilizatzen ditugulako. Papereko fitxategiena eromena da. % 50 murrizten badugu, pozik egongo gara”.

SPRI Taldeak bere kanaletan euskal enpresei beren jardueraren berri emateko aukera eskaintzen die. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Donostiak Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatuko du

Jardunaldiaren barruan, dastaketak, produktuen salmenta eta sentsibilizazio-ekintzak egingo dira, Gipuzkoa plazan. Bidezko Merkataritzaren mugimenduak 40…

15 minutos hace

Detienen a un ciberdelincuente que intentó estafar 50.000 euros a una empresa de Mendaro

Una investigación conjunta entre el grupo de Cibercriminalidad Ikernet de la Ertzaintza en Gipuzkoa y…

15 minutos hace

Salud activa el Consejo Asesor de Enfermedades Infecciosas Emergentes de Euskadi por el hantavirus

El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha puesto en marcha el Consejo Asesor de…

15 minutos hace

CAF eleva su beneficio un 12 % hasta marzo impulsada por el mayor contrato de su historia

La compañía ferroviaria guipuzcoana CAF ha cerrado el primer trimestre de 2026 con un beneficio…

15 minutos hace

26_0352 Ertzaintzak eta Guardia Zibilak enpresei iruzur egiten espezializatutako ziberdelitugile bat atxilotu dute A Coruñan

Biktima nagusiak Euskadiko, Kataluniako eta Valentziako enpresak ziren, eta 440.000 eurotik gorako iruzurra egin die…

3 horas hace

Antzerkia Donostiako auzoetara itzuliko da Poltsiko Antzerki Jaialdiarekin

Maiatzeren 7tik 24ra Poltsiko Antzerki Jaialdia formatu txiki eta ertaineko antzerki-ikuskizunen erakustaldia da, eta urtero…

6 horas hace