Categorías: albisteak-berriak

Grupo INTek sistemen, programazioaren eta zibersegurtasunaren zeharkako laguntza eskaintzen du

Grupo INT enpresaren 30 urteko ibilbidean zehar, bere jarduera aldatuz joan da bezeroen eskaeretara egokitzeko. Batez ere prestakuntzan aritzen zen sozietate zibil gisa jaio zen, baina pixkanaka enpresek zerbitzu gehiago eskatzen zizkiotenez, programazioa ere eskaintzen hasi zen. 2001ean, sozietate mugatu gisa eratu zen, eta, orain, sistemen, programazioaren eta zibersegurtasunaren zeharkako laguntza ematen du. 2022an, Erresuma Batuko Data Magazine aldizkariak Euskadiko 21 enpresa berritzaileenen artean katalogatu zuen Gupo INT. 

“Behar bakoitzerako laguntza eman eta irtenbide egokienak ezartzen ditugu”, zehaztu du Txema Fernandezek, Grupo INTeko sistemen eta zibersegurtasunaren arduradunak. Zerbitzariak muntatzea, sistemak birtualizatzea eta biltegiratzea (erabilgarritasun handiarekin edo gabe), sistemen auditoretzak eta zibersegurtasuna, eta edozein aplikazio neurrira garatzea: ERP, CRM, plangintza eta produktibitatea. Bezero bakoitzaren beharrak detektatzen ditu eta irtenbide egokienak garatzen edo inplementatzen dizkio. SPRI taldearen dirulaguntzei esker, INT Taldeak zibersegurtasuneko proiektuak sortu eta inplementatzen ditu euskal enpresetan. 

Arabako enpresak software librearen aldeko apustua egin du; berak sistema guztiak kudeatzen ditu. Horrek “etengabe hezitzera behartu gaitu”, azaldu du INT taldeko sistemen eta zibersegurtasunaren arduradunak. Abantailen artean, besteak beste: teknologia handiekiko independentzia osoa ematen dio, bere hodei, posta elektroniko, biltegiratze edo zibersegurtasun propioa duelako; eta “teknologiarik puntakoena edozein enpresatara hurbiltzeko” gaitasuna ematen dio. 

Mota guztietako merkatuei eskaintzen dizkie zerbitzuak, baina, batez ere, ERP eta zibersegurtasunaren garapenean mugitzen da. Gehienbat Euskadin jarduten du, hala ere, bezeroak beste leku batzuetan ere baditu. 

Gupo INTen egungo helburua da bere soluzioak eta zerbitzuak haztea eta zabaltzea, enpresa gehiagotara iristeko. Epe luzera, Adimen Artifiziala bere garapenetan integratzearekin eta datuen pribatutasunarekin lotuta gaur egun ernaldi fasean dauden hainbat proiektu gauzatu nahi ditu, cloud pribatuko eta telefoniarako sistema eragileetako soluzio berriak emateko. 

Bilakaera Arabako enpresaren konstante bat da: “etengabe ari gara proiektu eta irtenbide berrien bila”, dio Txema Fernándezek. Izan ere, gaur egun Lora sarearen bidezko elektronikaren eta sentsorizazioaren garapena sartzen ari da; horri esker, ur-kontagailuetako kontsumoak eta alertak automatikoki irakur daitezke, esaterako. 

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. 

Eusko Jaurlaritzak zibersegurtasuna bultzatzen du euskal enpresetan, gai horri buruzko ehun ekonomiko bat sortuz, SPRIk artikulatua. 

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Donostiak Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatuko du

Jardunaldiaren barruan, dastaketak, produktuen salmenta eta sentsibilizazio-ekintzak egingo dira, Gipuzkoa plazan. Bidezko Merkataritzaren mugimenduak 40…

2 horas hace

Detienen a un ciberdelincuente que intentó estafar 50.000 euros a una empresa de Mendaro

Una investigación conjunta entre el grupo de Cibercriminalidad Ikernet de la Ertzaintza en Gipuzkoa y…

2 horas hace

Salud activa el Consejo Asesor de Enfermedades Infecciosas Emergentes de Euskadi por el hantavirus

El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha puesto en marcha el Consejo Asesor de…

2 horas hace

CAF eleva su beneficio un 12 % hasta marzo impulsada por el mayor contrato de su historia

La compañía ferroviaria guipuzcoana CAF ha cerrado el primer trimestre de 2026 con un beneficio…

2 horas hace

26_0352 Ertzaintzak eta Guardia Zibilak enpresei iruzur egiten espezializatutako ziberdelitugile bat atxilotu dute A Coruñan

Biktima nagusiak Euskadiko, Kataluniako eta Valentziako enpresak ziren, eta 440.000 eurotik gorako iruzurra egin die…

5 horas hace

Antzerkia Donostiako auzoetara itzuliko da Poltsiko Antzerki Jaialdiarekin

Maiatzeren 7tik 24ra Poltsiko Antzerki Jaialdia formatu txiki eta ertaineko antzerki-ikuskizunen erakustaldia da, eta urtero…

8 horas hace