Categorías: albisteak-berriak

Hiru atxilotu Kortezubin telekomunikazioetako kablea lapurtzeagatik

Ertzaintzako agenteek antzeko egintzengatik aurrekariak dituzten hiru gizon atxilotu dituzte Kortezubin, Bizkaian, jabetzaren aurkako ustezko delitu bat leporatuta, ustez Busturialdea-Urdaibai eskualdean lapurtutako kobrezko kable tona batekin harrapatu ondoren. Hiru atxilotuak Gernikako Ertzain-etxeak BI-2238 errepidean jarritako prebentziozko kontrol batean atzeman dituzte, lapurtutako material guztia zeraman furgoneta batean zihoazenean.

Atzo, igandea, goizeko bederatziak aldera, gertatu zen, Gernikako Ertzain-etxeak BI-2238 errepidean, Kortezubi parean (Bizkaia), herritarren segurtasunerako ezarritako prebentziozko kontrol batean. Dispositiboko agenteek Mercedes Benz furgoneta bat geldiarazi zuten eta bertan zihoazen bi bidaiariak identifikatu zituzten. Bi gizonak identifikatzen ari zirenean, patruilak kabinatik ikusi zuen furgonetako karga-kaxara ematen zuen leihatila moduko bat zegoela, eta barruan kable elektriko asko zegoela egiaztatu zuen. Era berean, agenteek hirugarren pertsona baten hanka bat ere ikusi zuten, eta berehala ezkutatu zen.

Agenteek egiaztatu zuten furgonetaren ateak itxita zeudela, eta bidaiariei irekitzeko agindu zieten. Hasiera batean errezeloa izan zuten arren patruilaren aginduak obeditzeko, azkenean, karga-kaxaren barrutik zabaldu zituzten ateak, eta barrutik 30 urteko gizon bat irten zen, Gernikako mugapeko delitugile ezagun zutena. Ertzainek egiaztatu zuten furgoneta ia erabat kable elektrikoz beteta zegoela, eta gainera, hiru zizaila eta mozteko hainbat erreminta zeudela.  Horren aurrean, agenteek furgonetan zihoazen hiru bidaiariak, 46, 30 eta 24 urtekoak, atxilotu zituzten jabetzaren aurkako delitu bat leporatuta.  

Jarraian, furgoneta Gernikako Ertzain-etxera eraman zuten, eta han atera zuten materiala, hau da, telekomunikazioetako kobrezko kablea, lodiera handikoa, eta bi metro luze inguruko zati askotan moztuta zegoena. Kalkuluen arabera, mila eta ehun kilogramo inguru kable dira konfiskatutakoak.  Ertzaintzak egindako ikerketen arabera, okupatutako materiala Busturialdea-Urdaibai eskualdeko enpresa eta argiteria elektrikoetatik lapurtutakoa da, eta, horren ondorioz, kasuren batean, komunikaziorik eta/edo argirik gabe geratu dira mugape horretako hainbat biztanle. 

Horrelako lapurretengatik eta beste batzuengatik aurrekariak dituzten hiru atxilotuei dagokienez, delitugile arriskutsuak dira; izan ere, arma zuriak eraman ohi dituzte eta jarduketa ugari izan dituzte arma zuriak erabiliz egindako erasoengatik eta mehatxuengatik.  Bestalde, furgonetaren gidariak ez zuen ez asegururik ez IATrik, eta, gainera, gidabaimenik izan gabe gidatzen ari zen eta positibo eman zuen atxilotu ondoren agenteek alkohola eta drogak detektatzeko egindako probetan.

Atxilotuak, gaur, astelehena, goizean eraman dituzte epailearen aurrera.

Jaitsi erantsitako dokumentua

Jaitsi erantsitako dokumentua

Jaitsi erantsitako dokumentua

Jaitsi erantsitako dokumentua

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Donostiak Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatuko du

Jardunaldiaren barruan, dastaketak, produktuen salmenta eta sentsibilizazio-ekintzak egingo dira, Gipuzkoa plazan. Bidezko Merkataritzaren mugimenduak 40…

6 horas hace

Detienen a un ciberdelincuente que intentó estafar 50.000 euros a una empresa de Mendaro

Una investigación conjunta entre el grupo de Cibercriminalidad Ikernet de la Ertzaintza en Gipuzkoa y…

6 horas hace

Salud activa el Consejo Asesor de Enfermedades Infecciosas Emergentes de Euskadi por el hantavirus

El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha puesto en marcha el Consejo Asesor de…

6 horas hace

CAF eleva su beneficio un 12 % hasta marzo impulsada por el mayor contrato de su historia

La compañía ferroviaria guipuzcoana CAF ha cerrado el primer trimestre de 2026 con un beneficio…

6 horas hace

26_0352 Ertzaintzak eta Guardia Zibilak enpresei iruzur egiten espezializatutako ziberdelitugile bat atxilotu dute A Coruñan

Biktima nagusiak Euskadiko, Kataluniako eta Valentziako enpresak ziren, eta 440.000 eurotik gorako iruzurra egin die…

9 horas hace

Antzerkia Donostiako auzoetara itzuliko da Poltsiko Antzerki Jaialdiarekin

Maiatzeren 7tik 24ra Poltsiko Antzerki Jaialdia formatu txiki eta ertaineko antzerki-ikuskizunen erakustaldia da, eta urtero…

12 horas hace