Categorías: albisteak-berriak

16 musika taldek, bandak eta abesbatzak hartuko dute parte Santa Zeziliaren edizio berrian

PRUEBA

Doako programazioa hilaren 16an hasiko da eta abenduaren 2ra arte luzatuko da. Kontzertu koralak, organo kontzertuak, kalejira eta musika errondak, musika euskalduna, instrumentala, orkestrala… izango dira

Un año más, Barakaldo ha preparado la celebración de las Jornadas Musicales en honor a Santa Cecilia, la patrona de los músicos, cuya festividad se conmemora el 22 de noviembre. Desde el sábado 16 de noviembre hasta el lunes 2 de diciembre, nuestra ciudad se llenará de melodías y armonías en un evento que rinde homenaje a la música. Serán un total de 16 grupos musicales, bandas y corales las que tomarán parte de esta edición, con conciertos gratuitos para los y las vecinas. «Barakaldo es una ciudad con una gran tradición musical no sólo por la gran diversidad de sus asociaciones y grupos musicales, sino por la existencia de una banda de música municipal que este año está de celebración de sus ya, 125 años», ha recordado Nerea Cantero, concejala de Cultura. «En Barakaldo disfrutamos de la música y Santa Cecilia es un momento perfecto para escuchar música en cualquier rincón», ha resaltado.

Durante más de 15 días, la ciudad será testigo de una rica y variada programación musical que incluirá conciertos corales,  de órgano, pasacalles y rondas musicales, música euskaldun, instrumental, orquestal… Una oportunidad única para disfrutar de la diversidad y calidad musical de las agrupaciones locales y celebrar esa pasión por la música.Aurten ere, Santa Zezilia musikarien zaindariaren omenezko Musika Jardunaldiak antolatu ditu Barakaldok. Azaroaren 22an ospatzen dira. Azaroaren 16tik (larunbata) abenduaren 2ra (astelehena) arte, gure hiria doinuz eta harmoniaz beteko da musikari omenaldia egiten dion ekitaldi batean. Guztira 16 musika taldek, bandak eta abesbatzak hartuko dute parte edizio honetan, eta doako kontzertuak izango dira herritarrentzat. «Barakaldo musika tradizio handiko hiria da, ez bakarrik bere musika elkarte eta taldeen aniztasunagatik, baita udal musika banda baten existentziagatik ere, aurten bere 125 urteak ospatzen ari dena», gogorarazi du Nerea Cantero Kultura zinegotziak. «Barakaldon musikaz gozatzen dugu eta Santa Zezilia une ezin hobea da edozein txokotan musika entzuteko», azpimarratu du.

15 egun baino gehiagoz, musika programazio aberats eta askotarikoaren lekuko izango da hiria, besteak beste, kontzertu koralak, organo kontzertuak, kalejira eta musika errondak, musika euskalduna, instrumentala, orkestrala… Aukera paregabea herriko taldeen aniztasunaz eta kalitate musikalaz gozatzeko eta musikarekiko grina hori ospatzeko.

Aurten, Santa Zeziliako programazioan honako hauek hartuko dute parte:

  • Barakaldoko Orfeoia
  • Schola Cantorum
  • Kantarte
  • Zigor Korala
  • Lagun Beti Abesbatza
  • Hala Dzipo
  • Gitarraren Lagunak
  • Lutxanako Dultzainak
  • Ibarra-Kaldu, Laguntasuna eta Amaia dantza taldeetako musikariak eta musikak
  • ACAPK Parkinson abesbatza
  • Udal Musika Banda
  • Udal Kontserbatorio Profesionaleko ikasleak
  • Palentziako Egunsentia abesbatza eta Burgosko Zirkuluko Txapeldunaren Lurrak.

«Hamabost eguneko musika-programazioa dugu aurretik, eta Barakaldoko abesbatzek eta taldeek eskainiko dituzten kontzertuez eta kalejirez gozatzera gonbidatu nahi nituzke herritarrak», gonbidatu du Canterok.

Hau da programazioa:

  • Larunbata, 16
    • 12:30 Zaballa – Bizkaia -Erronda korala Barakaldoko Orfeoiarekin
    • 19:00etan Zigor abesbatzaren kontzertua La Esperanza elizan
  • Asteartea, 19
    • 20:00etan Foruen pasealekua – Zaballa – Erronda korala Lagun Beti taldearekin
  • Asteazkena, 20
    • 18:30 Gernikako Arbola – FORUEN PASALEKUA – Gitarra Lagunen Elkartearekin musika kalejira
  • Osteguna 21
    • 19:00etan Tierra del Campeador eta Portu Castilla (Portugalete) abesbatzen kontzertua Circulo Burgales aretoan (Francisco Gómez kalea)
    • 12:30 Foruen pasealekua – Erronda korala Zigor abesbatzarekin
  • Ostirala, 22. Musikariaren Nazioarteko Eguna, musikarien eta musiken zaindaria den Santa Zezilia eguna ospatzen den eguna.
    • 19:00etan Lutxana-Llano – Musika kalejira Lutxanako dultzaina taldearekin eta Amaia dantza taldeko txistulariekin
    • 19:00etan San Bizente – Musika kalejira Hala Dzipo Kultur Elkarteko fanfarrearekin
    • 19:30ean Beurko-Bagatza – Ibarra-Kaldu Elkarteko txistulariekin kalejira
    • 19:30ean Zuazo- Arteagabeitia – Musika kalejira Laguntasuna Taldearen fanfarrearekin
    • 19:00etan Musika emanaldia Gitarraren Lagunak Elkartearen, Gitar Zaleen eta ACAPK Parkinson abesbatza gonbidatuaren eskutik Clara Campoamor ZENTRO ZIBIKOAN
    • 20:00etan Kontzertu korala Barakaldoko Orfeoiaren eskutik Charo Picazo (Sopranoa), Alberto Nuñez (Tenorra), Jesús Mari Zaballa (Baritonoa) eta Ekain Pliego (Pianista) lagun dituela Santa Teresa Elizan
  • Larunbata, 23
    • 19:00etan Gala – Barakaldoko Udal Musika Bandaren 125. urteurreneko kontzertua BECen (Luxua aretoan)
    • * Doako sarrera gonbidapenarekin Barakaldoko ZENTRO ZIBIKOETAN
  • Astelehena, 25
    • 19:00etan Koru kontzertua Casa Palentina eta Lagun Artea abesbatzen eskutik, Clara Campoamor Gizarte Etxean
  • Ostirala, 29
    • 19:00etan Udal Kontserbatorioko ikasleen kontzertua (instrumentu espezialitateak eta Ganbera Musikako taldeak) Clara Campoamor ZENTRO ZIBIKOAN
    • 20:00etan Lagun Beti eta Pozalagua abesbatzek kontzertua eskainiko dute San Jose Elizan
  • Larunbata, 30
    • 12:30 Koru kontzertua Schola Cantorum eta Ars Canticum Ensemble abesbatzaren eskutik (Bilbo) San Bizente elizan
  • Igandea, abenduak 1
    • 19:00etan EmocionArte «abesbatza eta organorako kontzertua Kantarte abesbatzaren eta Miriam Cepeda organistaren eskutik San Bizente elizan
  • Astelehena, abenduak 2
    • 19:00etan San Bizente – Erronda korala Schola Cantorum taldearekin
albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Donostiak Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatuko du

Jardunaldiaren barruan, dastaketak, produktuen salmenta eta sentsibilizazio-ekintzak egingo dira, Gipuzkoa plazan. Bidezko Merkataritzaren mugimenduak 40…

6 horas hace

Detienen a un ciberdelincuente que intentó estafar 50.000 euros a una empresa de Mendaro

Una investigación conjunta entre el grupo de Cibercriminalidad Ikernet de la Ertzaintza en Gipuzkoa y…

6 horas hace

Salud activa el Consejo Asesor de Enfermedades Infecciosas Emergentes de Euskadi por el hantavirus

El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha puesto en marcha el Consejo Asesor de…

6 horas hace

CAF eleva su beneficio un 12 % hasta marzo impulsada por el mayor contrato de su historia

La compañía ferroviaria guipuzcoana CAF ha cerrado el primer trimestre de 2026 con un beneficio…

6 horas hace

26_0352 Ertzaintzak eta Guardia Zibilak enpresei iruzur egiten espezializatutako ziberdelitugile bat atxilotu dute A Coruñan

Biktima nagusiak Euskadiko, Kataluniako eta Valentziako enpresak ziren, eta 440.000 eurotik gorako iruzurra egin die…

9 horas hace

Antzerkia Donostiako auzoetara itzuliko da Poltsiko Antzerki Jaialdiarekin

Maiatzeren 7tik 24ra Poltsiko Antzerki Jaialdia formatu txiki eta ertaineko antzerki-ikuskizunen erakustaldia da, eta urtero…

12 horas hace