24_0616 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Hernio mendian istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute
Servicio de prensa
2024-11-13
Ertzaintzaren helikoptero batek 70 urteko gizon bat erreskatatu du gaur, asteazkena, arratsaldeko lehen orduan. Hernio mendian, Errezilen, istripua izan du, min hartu eta ospitalera eraman behar izan dute.
Eguerdiko hamabiak inguruan, herritar batek SOS Deiak-112 Larrialdiei Aurre Egiteko Telefonora deitu du, Hernio mendian istripua izan duen mendizale bat zegoela ohartarazteko. Antza denez, eroriko baten ondorioz lesio bat zuen hanka batean, eta ezin zuen bidea bere kabuz jarraitu.
Dispositiboaren arduradun den Larrialdiei Aurregiteko teknikariak ZEUko agenteak mobilizatu ditu Ertzaintzaren helikoptero batekin batera, larrialdietako beste baliabide batzuen artean, eta aireontziak zauritua erreskatatu du. Jarraian, Zumarragako ospitalera eraman dute.
Atxilotuak iruzurrezko beste bi salmenta egin zituen saltoki berean joan den hilean Gizon bat atxilotu…
Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute Arabako hiriburuan edadeko emakume bati poltsa lapurtzeagatik. Emakumeak joan-etorriak…
Jardunaldiaren barruan, dastaketak, produktuen salmenta eta sentsibilizazio-ekintzak egingo dira, Gipuzkoa plazan. Bidezko Merkataritzaren mugimenduak 40…
Una investigación conjunta entre el grupo de Cibercriminalidad Ikernet de la Ertzaintza en Gipuzkoa y…
El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha puesto en marcha el Consejo Asesor de…
La compañía ferroviaria guipuzcoana CAF ha cerrado el primer trimestre de 2026 con un beneficio…