Categorías: albisteak-berriak

26_0353 Gasteizen gizon bat atxilotu dute emakume bati poltsa lapurtzeagatik

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute Arabako hiriburuan edadeko emakume bati poltsa lapurtzeagatik. Emakumeak joan-etorriak errazteko erabiltzen zuen taka-takako saski barruan zeraman poltsa.

Atzo, osteguna, goizeko hamabiak laurden gutxi aldera, Ertzaintzari jakitera eman zioten emakume bati poltsa lapurtu ziotela Gasteizko Txagorritxu auzoko plaza batean. Emandako informazioaren arabera, ustezko lapurra hainbat pertsonaren artean eutsita zuten.

Herritarrak babesteko lanetan ari zen eta bertaratu zen patruilak hainbat pertsonarekin hitz egin zuen, horien artean, biktimarekin, espainiar nazionalitateko 86 urteko emakumearekin. Emakumeak ertzainei esan zienez, kalean taka-takaren laguntzaz oinez zihoanean, pertsona bat hurbildu zitzaion helbide batez galdezka. Zegozkion jarraibideak ematen zizkion bitartean, eta emakumea ohartu gabe, poltsa hartu zion taka-takako saskitik.

Biktima lapurretaz jabetu zenean, ustezko lapurrak poltsa beste pertsona bati ematen ziola ikusi zuen, eta horrek bizikleta batean ihes egin zuen. Emakumeari oinezko batzuek lagundu zioten, eta inplikatuari eustea lortu zuten.

Agenteek ustezko lapurra, magrebtar jatorriko 30 urteko gizona, identifikatu zuten. Handik laster, biktimaren poltsa berreskuratu ahal izan zuten, emakume batek Ertzaintzari eman baitzion inguruan aurkitu ondoren, baina diru-zorro batean zeraman dirua falta zen. Antza denez, lapurraren ustezko laguntzaileak diru hartu eta bota egin zuen.

Egitate horien aurrean, batez ere jabetzaren aurkako egitateengatik aurrekariak dituen inplikatua ebasketa-delitua leporatuta atxilotu zuten.

Ertzaintzak zabalik du ikerketa, egitateetan parte hartu zuen bigarren pertsona aurkitzeko.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0354 Gizon bat atxilotu dute lapurtutako bitxiak dokumentazio faltsutuarekin Donostiako establezimendu batean saldu ondoren

Atxilotuak iruzurrezko beste bi salmenta egin zituen saltoki berean joan den hilean Gizon bat atxilotu…

45 minutos hace

Donostiak Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatuko du

Jardunaldiaren barruan, dastaketak, produktuen salmenta eta sentsibilizazio-ekintzak egingo dira, Gipuzkoa plazan. Bidezko Merkataritzaren mugimenduak 40…

10 horas hace

Detienen a un ciberdelincuente que intentó estafar 50.000 euros a una empresa de Mendaro

Una investigación conjunta entre el grupo de Cibercriminalidad Ikernet de la Ertzaintza en Gipuzkoa y…

10 horas hace

Salud activa el Consejo Asesor de Enfermedades Infecciosas Emergentes de Euskadi por el hantavirus

El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha puesto en marcha el Consejo Asesor de…

10 horas hace

CAF eleva su beneficio un 12 % hasta marzo impulsada por el mayor contrato de su historia

La compañía ferroviaria guipuzcoana CAF ha cerrado el primer trimestre de 2026 con un beneficio…

10 horas hace

26_0352 Ertzaintzak eta Guardia Zibilak enpresei iruzur egiten espezializatutako ziberdelitugile bat atxilotu dute A Coruñan

Biktima nagusiak Euskadiko, Kataluniako eta Valentziako enpresak ziren, eta 440.000 eurotik gorako iruzurra egin die…

13 horas hace