Categorías: albisteak-berriak

UPV/EHUk 5 tonako laguntza bidali du Valentziara DANAren biktimentzat

PRUEBA

Asteazkenean, azaroaren 13an, kamioia kargatu dute Leioako Bizkaiko Campusean, Valentziako Unibertsitate Politikorako helmugarekin. Bost tonako kargamentua une honetan falta diren materialek osatzen dute: norbera babesteko ekipoak (eskularruak, maskarak, mantalak), hondakinak kentzeko erremintak (palak, aitzurrak, kapazuak), lixiba, gel hidroalkoholikoa, ur-botak.

Arabako, Bizkaiko (Bilboko Ingeniaritza Eskola, Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Sarriko), Bizkaiko Campuseko Liburutegia, Leioa) eta Gipuzkoako Campusetan bildu dute laguntza, eta bihar goizean iritsiko dira banaketaz arduratuko den Valentziako Unibertsitate Politeknikora. Valentziako unibertsitate publikoekin (Universitat de València eta Universitat Politècnica de València) harremanetan jarri ostean UPV/EHUk adostutako laguntza eta elkartasun ekintzen parte da bidalketa.

EHUgune –Konpromisoa eta Eragin Sozialaren zuzendaritza arduratu da laguntza jaso eta bidaltzeaz. David Hoyos zuzendariak unibertsitate komunitate osoari eskertu nahi izan dio erantzuna azkarra izatea, baita emandako laguntza ere, aurreikuspen guztiak gainditu baititu. “Aipamen berezia behar du bai Leioako Bizkaiko Campuseko mantentze-taldearen lanak, bai eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako bilketa-puntuetan lagundu duten pertsona guztien lanak ere”, azpimarratu du Hoyosek.

Euskal Herriko Unibertsitateak, era berean, bestelako ekarpenak egitera animatzen du unibertsitateko komunitatea, maila pertsonalean, ekonomikoak barne.  Valentziako Gobernuak kaltetuei laguntzak eta dohaintzak bideratzeko sortua izan den Som Solidaritat atarian egin daitezke.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0354 Gizon bat atxilotu dute lapurtutako bitxiak dokumentazio faltsutuarekin Donostiako establezimendu batean saldu ondoren

Atxilotuak iruzurrezko beste bi salmenta egin zituen saltoki berean joan den hilean Gizon bat atxilotu…

7 minutos hace

26_0353 Gasteizen gizon bat atxilotu dute emakume bati poltsa lapurtzeagatik

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute Arabako hiriburuan edadeko emakume bati poltsa lapurtzeagatik. Emakumeak joan-etorriak…

7 minutos hace

Donostiak Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatuko du

Jardunaldiaren barruan, dastaketak, produktuen salmenta eta sentsibilizazio-ekintzak egingo dira, Gipuzkoa plazan. Bidezko Merkataritzaren mugimenduak 40…

9 horas hace

Detienen a un ciberdelincuente que intentó estafar 50.000 euros a una empresa de Mendaro

Una investigación conjunta entre el grupo de Cibercriminalidad Ikernet de la Ertzaintza en Gipuzkoa y…

9 horas hace

Salud activa el Consejo Asesor de Enfermedades Infecciosas Emergentes de Euskadi por el hantavirus

El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha puesto en marcha el Consejo Asesor de…

9 horas hace

CAF eleva su beneficio un 12 % hasta marzo impulsada por el mayor contrato de su historia

La compañía ferroviaria guipuzcoana CAF ha cerrado el primer trimestre de 2026 con un beneficio…

9 horas hace