PRUEBA
Haurrei zuzendutako euskarazko produkturik berrienak eta interesgarrienak jasotzen dituen gida
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak Euskaragida 2024 argitaratu du. Aipaturiko gidak haurrei zuzendutako euskarazko produkturik berrienak eta interesgarrienak jasotzen ditu hainbat ataletan sailkatuta (komikiak, DVDak, APPak, jokoak, liburuak, musika…). Era berean, produktuak hiru adin tarteka daude banatuta: 0-4 urte, 5-9 urte eta 10-12 urte. Gidan produktu bakoitzaren gutxi gorabeherako prezioa ere ageri da.
Jon Insausti Donostiako Turismoko, Kulturako eta Euskarazko zinegotziaren esanetan gida lagungarria izango da euskarazko produktuen aukeraketa egokia egiteko. “Liburuaren ezaugarriekin eta gaiarekin asmatuz gero, haurrak gusturago irakurriko du eta irakurtzeko zaletasuna areagotu egingo zaio. Beraz, gida tresna lagungarria dela iruditzen zaigu”.
Aurten ere, 10 urtetik beherako haurren artean banatuko da gida hiriko ikastetxeen elkarlanari esker. Gida LH 4tik beherako haurren artean banatuko da. Horrez gain, zenbait saltoki, liburutegi eta kultur etxetan ere eskuratu ahal izango da. Guztira 10.000 ale banatuko dira.
Abenduaren 5etik 8ra Durangoko Azokak zabalduko ditu ateak euskarazko literaturaren berrikuntzekin eta handik gutxira Gabonak iritsiko dira. Beraz, horien aurretik zabaldu du gida Udaleko Euskara Zerbitzuak, garai ezin hobea baita euskarazko liburuak erosi edota oparitzeko eta horiez gozatzeko.
Oparitu eta gozatu euskaraz!
Atxilotuak iruzurrezko beste bi salmenta egin zituen saltoki berean joan den hilean Gizon bat atxilotu…
Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute Arabako hiriburuan edadeko emakume bati poltsa lapurtzeagatik. Emakumeak joan-etorriak…
Jardunaldiaren barruan, dastaketak, produktuen salmenta eta sentsibilizazio-ekintzak egingo dira, Gipuzkoa plazan. Bidezko Merkataritzaren mugimenduak 40…
Una investigación conjunta entre el grupo de Cibercriminalidad Ikernet de la Ertzaintza en Gipuzkoa y…
El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha puesto en marcha el Consejo Asesor de…
La compañía ferroviaria guipuzcoana CAF ha cerrado el primer trimestre de 2026 con un beneficio…