Categorías: albisteak-berriak

Amaia Barredo: “Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatuaren barruan, Arabako kalitateak eta bere balio erantsiak pisu handiagoa izan behar dute Ardoaren Esku-hartze Sektoriala banatzerakoan”

PRUEBA

  • Mañuetako Enologia eta Mahastizaintzari buruzko III. Jardunaldiak
  • Sailburuaren ustez, beharrezkoa da Ministerioak Europako funtsak kalkulatzeko oraingo modua eguneratzea; gaur egungo sistema 2012koa da

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren ustez, “Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatuaren barruan, Arabako kalitateak eta bere balio erantsiak pisu handiagoa izan behar dute ISV-Ardoaren Esku-hartze Sektoriala banatzerakoan, Ministerioak Europako funtsak kalkulatzeko oraingo modua alda dezan; izan ere, gaur egungo sistema 2012koa da eta eguneratu egin behar da”.

Barredo Arabako Errioxako Baños de Ebro-Mañueta herrian izan da, datorren ostiralera arte luzatuko diren Enologia eta Mahastizaintzari buruzko Hirugarren Jardunaldien inaugurazioan. Erabilera anitzeko eraikinean egin diren ikastaroen inaugurazioan esku hartu dute Francisco Javier García alkateak; Jaime Lopez-Amor eta Tatiana Puras Rothschild y Vega Sicilia upategiko mahastizaintza eta upategi arduradunek; eta José Félix, “Chefe”, Paniegok, Ezcarayko Echaurren jatetxekoak.

Amaia Barredoren esanetan, “aldaketa ugari bizi ditugu nazioarteko harremanetan, elikagaien eta edarien ekoizpenean, merkaturatzeko prozesuetan eta ardoaren merkatuetan. Planetak bizi duen tirabira guztiaz gainera. Eta Arabako Errioxan eta Euskadi osoan ez gara hortik kanpora geratzen”.

“Gure Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sail berrian lehenengo egunetik ari gara besoz beso lanean gure mahastizainetako eta gure upategietako bakoitzarekin. Guztion artean, lankidetza publiko eta pribatuaren barruan, gure mahastizainei eta ardogileei une hau gainditzen eta gertuko eta nazioarteko merkatuetako eskakizun eta joera berrietarako prestatzen laguntzeko elementuak, ekintzak, laguntza puntualak eta noizbehinkakoak eta neurriak diseinatzen ditugu.

Malgutasuna

“Eusko Jaurlaritzatik –azaldu du Amaia Barredok– Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategikoarekin eta Mahastizaintza eta Ardogintzako Esku-hartze Sektorialaren programa hirugarren herrialdeetan sustatzeko eta komunikatzeko laguntzekin lotutako hainbat gairen berri eman diogu Estatuko Gobernuari. Azpimarratzen dugu malgutasun handiagoa behar dela laguntzak kobratzeko, batez ere kontrolen kudeaketari dagokion guztian. Estatuak presio egin behar dio Europako Batzorde berriari, NPB honen oinarrizko erregelamenduan aldaketak egin ditzan.  Horrela bakarrik ekin ahal izango zaio sektorearen eskaerekin bat datorren NPBren sinplifikazio errealari”.

Amaia Barredoren ustez, “ona da Kontseilu Arautzaileak ekimen konprometituagoak eta aurreratuagoak hartzea kalitate handiko Errioxa ekoizten dutenentzat, Arabako Errioxaren kasuan bezala. “Nekazaritza Ministerioari proposatu diogu ISVren gaur egungo banaketa-sistema azter dadila, Europako funtsen banaketak kalkulatzeko modua alda dadin; izan ere, oraingoa 2012tik datozen negoziazioetakoa da eta jada denbora nahikoa igaro da aldatzeko. Errioxa JDKren barruan, Arabako kalitateak eta bere balio erantsiak pisu handiagoa izan behar dute funts horiek banatzerakoan”.

“Mahastiak berregituratzeko laguntza aldatzeko aukera eman behar da, mahastietarako ez ezik –zuztarretik atera beharrik izan gabe– klima-aldaketaren edo ustiategiaren errentagarritasunaren aurrean agronomikoki bideragarriagoak diren beste labore batzuetarako ere gaitzeko”, iradoki du Amaia Barredok.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0354 Gizon bat atxilotu dute lapurtutako bitxiak dokumentazio faltsutuarekin Donostiako establezimendu batean saldu ondoren

Atxilotuak iruzurrezko beste bi salmenta egin zituen saltoki berean joan den hilean Gizon bat atxilotu…

9 horas hace

26_0353 Gasteizen gizon bat atxilotu dute emakume bati poltsa lapurtzeagatik

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute Arabako hiriburuan edadeko emakume bati poltsa lapurtzeagatik. Emakumeak joan-etorriak…

9 horas hace

Donostiak Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatuko du

Jardunaldiaren barruan, dastaketak, produktuen salmenta eta sentsibilizazio-ekintzak egingo dira, Gipuzkoa plazan. Bidezko Merkataritzaren mugimenduak 40…

18 horas hace

Detienen a un ciberdelincuente que intentó estafar 50.000 euros a una empresa de Mendaro

Una investigación conjunta entre el grupo de Cibercriminalidad Ikernet de la Ertzaintza en Gipuzkoa y…

18 horas hace

Salud activa el Consejo Asesor de Enfermedades Infecciosas Emergentes de Euskadi por el hantavirus

El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha puesto en marcha el Consejo Asesor de…

18 horas hace

CAF eleva su beneficio un 12 % hasta marzo impulsada por el mayor contrato de su historia

La compañía ferroviaria guipuzcoana CAF ha cerrado el primer trimestre de 2026 con un beneficio…

18 horas hace