Categorías: albisteak-berriak

FIRST LEGO League Euskadi itzuliko da Gasteizera

PRUEBA

Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campusa, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin batera, antolatzen ari da FIRST LEGO League Euskadiren edizio berri bat, datorren otsailean burutuko dena, besteak beste, Gasteiz izango duelarik egoitza.

FLL nazioarteko hezkuntza programa bat da, gaitasun eta bokazio zientifiko-teknologikoak garatzeko, 110 herrialdetan zehar 650.000 gazte baino gehiago biltzen dituena. Edizio bakoitzaren amaiera ekitaldi multzo bat antolatu ohi da, non parte hartzen duten taldeek aurkezten duten aurreko hilabeteetan egindako jardueren emaitza. Oraingo denboraldiari ‘Submerged’ deritzo eta 6 eta 16 urte bitarteko parte-hartzaileek ikasiko dute bertan ozeanoak nola eta zergatik esploratzen diren.

Jarduera hau garatu ahal izateko, UPV/EHUren Arabako Campusak boluntariotzako deia egin nahi izan du, esperientzia dibertigarri eta zirraragarri batean parte har dezaten, nork bere ekarpena egin eta, txapelketa hau arrakastatsua izango bada,  talde parte hartzaileei oso jardunaldi berezi batean lagun ditzaten. Parte hartzeko hainbat bide dago:

  • Nagusien kategoria edo Challenge (10-16 urte): epailea proiektu aurkezpenetan edo robot jokoan, talde laguntzailea…
  • Txikien kategoria edo Explore (6-9 urte): zientzialariak, talde laguntzailea…

Beren laguntzaren truke, esperientzia zoragarri bat bizitzeaz gain, boluntarioek kamisetak, motxilak, biserak eramango dituzte opari, bai eta txapelketa eguneko bazkaria ere. UPV/EHUko ikasleen kasuan, gainera, ECTS kreditu bat jasoko dute.

Harremanetarako helbidea: sec-academica.vicer.campus-alava@ehu.eus

Informazio gehiago.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0354 Gizon bat atxilotu dute lapurtutako bitxiak dokumentazio faltsutuarekin Donostiako establezimendu batean saldu ondoren

Atxilotuak iruzurrezko beste bi salmenta egin zituen saltoki berean joan den hilean Gizon bat atxilotu…

14 horas hace

26_0353 Gasteizen gizon bat atxilotu dute emakume bati poltsa lapurtzeagatik

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute Arabako hiriburuan edadeko emakume bati poltsa lapurtzeagatik. Emakumeak joan-etorriak…

14 horas hace

Donostiak Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatuko du

Jardunaldiaren barruan, dastaketak, produktuen salmenta eta sentsibilizazio-ekintzak egingo dira, Gipuzkoa plazan. Bidezko Merkataritzaren mugimenduak 40…

23 horas hace

Detienen a un ciberdelincuente que intentó estafar 50.000 euros a una empresa de Mendaro

Una investigación conjunta entre el grupo de Cibercriminalidad Ikernet de la Ertzaintza en Gipuzkoa y…

23 horas hace

Salud activa el Consejo Asesor de Enfermedades Infecciosas Emergentes de Euskadi por el hantavirus

El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha puesto en marcha el Consejo Asesor de…

23 horas hace

CAF eleva su beneficio un 12 % hasta marzo impulsada por el mayor contrato de su historia

La compañía ferroviaria guipuzcoana CAF ha cerrado el primer trimestre de 2026 con un beneficio…

23 horas hace