Categorías: albisteak-berriak

Mikel Jauregi sailburuak Iberdrola taldearen banatzaile den i-DE enpresaren egoitza nagusia bisitatu du

PRUEBA

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburu Mikel Jauregi Bilbon izan da, Iberdrola taldearen banatzaile den i-DE enpresaren egoitza nagusian. Bertatik egituratzen da hornidura elektrikoko sarea eta hor dago sare adimendunak banatzeko munduko zentroa. Bertan harrera egin diote Iberdrolak Euskadin duen ordezkari Asis Canalesek, i-DEko Iparraldeko Eskualdeko zuzendari Javier Arriolak eta Iberdrola Energía Españako zuzendari David Martinezek.

Bisitan, bertatik bertara ikusi ahal izan du nola, teknologiarik berritzaileenei esker, egoitza honetatik berehala konpondu daitekeen, telematikoki, hornidura elektrikoaren sarean gerta daitekeen edozein gorabehera, denbora laburrean erreakzionatzeko gaitasuna baitu. Hori dela eta, beste herrialde batzuetatik eredu hori inportatu nahi dute, arreta berezia jarrita larrialdi-kasuetan, eta hondamendi naturaletan eta muturreko fenomeno meteorologikoetan.

Duela aste gutxi Valentzian gertatutakoaren kasua da, GOIDIa pasa eta gero. Horri buruz mintzatu da, hain zuzen ere, Jauregi sailburua; hala, enpresak eta bertako profesionalek egindako lana eskertu nahi izan du, kaltetutako milioi erdi pertsona baino gehiagoren etxe eta negozioei argindarra berrezartzeko orduan. «Iberdrola euskal enpresa bat da, eta bere langile eta baliabide tekniko guztiak mobilizatu ditu Valentzian gertatutako hondamendiaren ondorioak arintzen laguntzeko. Iberdrola taldeari eta bertako profesional guztiei, gure eskerrik beroenak eta Eusko Jaurlaritzaren berariazko aintzatespena helarazi nahi dizkiegu egin duten lan eskergagatik».

Mikel Jauregik Euskaditik mobilizatutako giza taldeak eta bitarteko teknikoak ere izan ditu hizpide, eta haientzat ere esker oneko hitzak izan ditu. «Eusko Jaurlaritzatik beharrezko baliabide guztiak aktibatu ditugu Valentziako herritarrei laguntzeko GOIDIk eragin duen hondamendiaren aurrean. Foru Aldundiekin, Udalekin eta EUDELekin elkarlanean, lehorreko bitarteko ugari eta larrialdi zerbitzuetako, suhiltzaileetako, osasun zerbitzuetako edo Ertzaintzako langileak bidali ditugu. Guztiei eskertu nahi diet egindako ahalegina eta dedikazioa. Harro egon gaitezke herrialde gisa eman dugun erantzunarekin», nabarmendu du Jauregik.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0354 Gizon bat atxilotu dute lapurtutako bitxiak dokumentazio faltsutuarekin Donostiako establezimendu batean saldu ondoren

Atxilotuak iruzurrezko beste bi salmenta egin zituen saltoki berean joan den hilean Gizon bat atxilotu…

9 horas hace

26_0353 Gasteizen gizon bat atxilotu dute emakume bati poltsa lapurtzeagatik

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute Arabako hiriburuan edadeko emakume bati poltsa lapurtzeagatik. Emakumeak joan-etorriak…

9 horas hace

Donostiak Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatuko du

Jardunaldiaren barruan, dastaketak, produktuen salmenta eta sentsibilizazio-ekintzak egingo dira, Gipuzkoa plazan. Bidezko Merkataritzaren mugimenduak 40…

18 horas hace

Detienen a un ciberdelincuente que intentó estafar 50.000 euros a una empresa de Mendaro

Una investigación conjunta entre el grupo de Cibercriminalidad Ikernet de la Ertzaintza en Gipuzkoa y…

18 horas hace

Salud activa el Consejo Asesor de Enfermedades Infecciosas Emergentes de Euskadi por el hantavirus

El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha puesto en marcha el Consejo Asesor de…

18 horas hace

CAF eleva su beneficio un 12 % hasta marzo impulsada por el mayor contrato de su historia

La compañía ferroviaria guipuzcoana CAF ha cerrado el primer trimestre de 2026 con un beneficio…

18 horas hace