PRUEBA
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak Euskadi Lagunkoiaren Europako Jardunbide Egokien VIII. Jardunaldiari hasiera eman dio gaur goizean, Donostian.
Euskadi Lagunkoia sareak lagunkoitasunari buruzko jardunbide egokien jardunaldiaren edizio berri hau ospatu du bakardadea jorratuz.
Jardunaldiari hasiera emateko, Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak eta Eneko Goia Donostiako alkateak hitz egin dute. Izan ere, Gipuzkoako hiriburua gaur egun Euskadi Lagunkoia sarea osatzen duten EAEko 84 udalerrietako bat da. horietatik 36 Bizkaikoak dira, 26 Gipuzkoakoak eta 22 Arabakoak. Sare horren helburu nagusia da adinekoen eta, oro har, herritarren parte-hartzea sustatzea, Euskadiko udalerrietako auzoak eta inguruneak hobetzeko.
Lagunkoia 24 saria
Jardunaldia Lagunkoia 2024 Sariaren banaketarekin amaituko da. Sari horren helburua da Euskadiko erakundeek garatutako jardunbideei balioa ematea, baldin eta beren berrikuntzagatik eta eraginkortasunagatik nabarmentzen badira, lagunkoitasunari dagokionez, zahartzen ari diren pertsonentzako bizi-ingurune lagunkoiak sortzeari dagokionez, eta aurten erronkari erantzuteko ekimenetan jartzen dute arreta.
25_0386 Donostian gizon bat eta emakume bat atxilotu dituzte droga-trafikoagatik Donostian gizon bat eta emakume…
Nafarroak organo aholku-emaile iraunkor bat izango du aurtendik aurrera, haurrek eta nerabeek eragiten dieten politika…
Osasun Departamenduak, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren (ISPLN / NOPLOI) bitartez, ‘Cabeza fría…
Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Artzi Jauregiko taberna-jatetxearen zerbitzua esleitu…
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, baimena eman dio Energiaren, I+G+b Enpresarialaren eta Ekintzailetzaren Zuzendaritza Nagusiari enpresa-ibilgailuak…
Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onartu duen foru-dekretuaren bidez, Eva Gurria Marco soziologoa izendatu du Migrazio…