Categorías: albisteak-berriak

Perez Iglesias Sailburua: “Funtsezkoa da emakume ikertzaileei merezi duten aintzatespena ematea”

PRUEBA

Carmen González Murua, Amaia Cipitria Sagardia eta Amaia Arranz Otaegui ikertzaileek euren ibilbideagatik aitorpena jaso dute gaur

Juan Ignacio Perez Iglesiasek, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza  Sailburuak, karrera zientifikoko fase desberdinetan sarituak izan diren hiru emakume ikertzaileri errekonozimentua eman die: Carmen Gonzalez Muruari ibilbide zientifiko osoa aitortu zaio, Amaia Cipitria Sagardiari bere ikerketa esparruan daukan lidergoa eta Amaia Arranz Otaeguiri, emakume ikertzaile gazte batek egindako ekarpen nabarmena.

Sariak emateko ekitaldian, zeinak Euskadin emakumeek egindako ikerketa-lanari merezitako aintzatespena ematea duen helburu, Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea, Amaia Esquisabel Ikerketako zuzendaria eta Fernando Cossío Ikerbasqueko zuzendari zientifikoa ere izan dira. Perez sailburuaren hitzetan “funtsezkoa da ikertzaileak zaintzea, beren lana egiteko baldintza onak izan ditzaten saiatzea, beren karreran aurrera egin dezaten laguntzea eta merezi duten aintzatespena ematea”.

Sarituak

Emakume ikertzaileen aitorpenen inguruan erabakitzeko ardura duen ebaluazio-batzordeak aho batez erabaki du zein emakume ikertzailek jasoko duten aitorpen hau 2024an, ematen den hiru mailetako bakoitzean. Honako hauek dira 2024an aintzatetsitako ikertzaileak:

  • Advanced, ikerketa-karrera oso bati aitorpena:

Carmen González Murua, UPV/EHUko Landare Fisiologiako katedraduna

  • Consolidator, bere ikerketa-arloan lider den emakume ikertzaile bati aitortza:

Amaia Cipitria Sagardia, Ikerbasque Research Professor BioGipuzkoan

  • Starting, emakume ikertzaile gazte baten ekarpen nabarmenari aitortza:

Amaia Arranz Otaegui, Ikerbasque Research Associate UPV/EHUn

Urteroko aintzatespenak

Ekimen hau Ikerbasqueren Plan Estrategikoan sartzen da. Plan horren 12 erronketako bat Ikerbasqueko ikertzaileen komunitatean sartzen diren pertsonen genero-berdintasunean aurrera egitea da. Ildo horretan, Ikerbasqueko Patronatuak Berdintasun Plan bat onartu zuen, zeinaren baitan emakume ikertzaileei urtero hiru aintzatespen emateko ekintza bat dagoen.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0354 Gizon bat atxilotu dute lapurtutako bitxiak dokumentazio faltsutuarekin Donostiako establezimendu batean saldu ondoren

Atxilotuak iruzurrezko beste bi salmenta egin zituen saltoki berean joan den hilean Gizon bat atxilotu…

13 horas hace

26_0353 Gasteizen gizon bat atxilotu dute emakume bati poltsa lapurtzeagatik

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute Arabako hiriburuan edadeko emakume bati poltsa lapurtzeagatik. Emakumeak joan-etorriak…

13 horas hace

Donostiak Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatuko du

Jardunaldiaren barruan, dastaketak, produktuen salmenta eta sentsibilizazio-ekintzak egingo dira, Gipuzkoa plazan. Bidezko Merkataritzaren mugimenduak 40…

22 horas hace

Detienen a un ciberdelincuente que intentó estafar 50.000 euros a una empresa de Mendaro

Una investigación conjunta entre el grupo de Cibercriminalidad Ikernet de la Ertzaintza en Gipuzkoa y…

22 horas hace

Salud activa el Consejo Asesor de Enfermedades Infecciosas Emergentes de Euskadi por el hantavirus

El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha puesto en marcha el Consejo Asesor de…

22 horas hace

CAF eleva su beneficio un 12 % hasta marzo impulsada por el mayor contrato de su historia

La compañía ferroviaria guipuzcoana CAF ha cerrado el primer trimestre de 2026 con un beneficio…

22 horas hace