Categorías: albisteak-berriak

Torres Lehendakariordeak inklusioa Euskadiko lehiakortasunaren eta ongizatearen «motor» gisa finkatu du

PRUEBA

Beharrezkotzat jotzen du emakumeen, gazteen, 55 urtetik gorakoen eta migratzaileen jarduera-tasa handitzea, gizarteratzearen eta laneratzearen bidez

Mikel Torres Lehendakariordeak eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak Euskadiko lehiakortasunaren eta ongizatearen “motor” gisa ezarri du inklusioa, Enpleguaren Euskal Estrategia 2030 dokumentuan jasotzen den bezala. Era berean, adierazi du bere sailak, orain arte bezala, ildo horretan lan egiten jarraituko duela langabezia murrizteko eta enplegagarritasuna hobetzeko ekintzak eta programak sustatuz.

Orkestra – Lehiakortasunerako Euskal Institutuak Lehiakortasun Txostena aurkeztu du gaur Gasteizen, eta bertan Torresek azpimarratu du gizarteratzea “funtsezko faktorea” dela garapen ekonomikoa indartzeko. Lehendakariordeak azaldu du ildo horretan egindako azterketek Enpleguaren Euskal Legean agindutako helburuak lortzen laguntzen dutela.

“Egiazkoa eta objektiboa den informazioa izatea tresna baliagarria da Euskadi indartzen jarraitu behar den bidea zehazteko eta hainbat alderditan aurrera egiten laguntzeko; hala nola, belaunaldien arteko erreleboan, prestakuntzan, desberdintasunen murrizketan, baita talentuaren ihesa iraultzeko ere, eta talentu hori lurraldeko enpresetara erakartzeko edo atxikitzeko”, ziurtatu du.

Horretarako, beharrezkotzat jotzen du emakumeen, gazteen, 55 urtetik gorakoen eta migratzaileen jarduera-tasa handitzea, gizartean eta lan-merkatuan integratuz, eta generoaren, jatorriaren edo adinaren ondoriozko joerak hautsiz, “balio-sortzaileak” direlako: “Ez ditugu pertsona horiek atzean utzi behar. Lan-merkatuan sartzeko gai izan behar dugu”.

Lehiakortasunari buruzko txostena

2019tik, urtero egiten da Orkestraren Lehiakortasun Txostena. Euskadiren lehiakortasunari buruzko erronkak aztertzen eta identifikatzen ditu dokumentu horrek, joerak, aukerak eta mehatxuak hautematen ditu, eta eztabaidetan eta erabakiak hartzeko prozesuetan eragiten du.

Edizio honetan, 66 adierazleren emaitzak aztertu dira, euskal lehiakortasunaren esparruan oinarrituta. Aldi berean, inklusioak lehiakortasunari eta ongizateari eusteko duen garrantziari buruzko hausnarketa kontzeptuala eta hiru dimentsioko azterketa enpirikoa uztartu ditu, sorlekua, generoa eta adina aztertuz.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0354 Gizon bat atxilotu dute lapurtutako bitxiak dokumentazio faltsutuarekin Donostiako establezimendu batean saldu ondoren

Atxilotuak iruzurrezko beste bi salmenta egin zituen saltoki berean joan den hilean Gizon bat atxilotu…

14 horas hace

26_0353 Gasteizen gizon bat atxilotu dute emakume bati poltsa lapurtzeagatik

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute Arabako hiriburuan edadeko emakume bati poltsa lapurtzeagatik. Emakumeak joan-etorriak…

14 horas hace

Donostiak Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatuko du

Jardunaldiaren barruan, dastaketak, produktuen salmenta eta sentsibilizazio-ekintzak egingo dira, Gipuzkoa plazan. Bidezko Merkataritzaren mugimenduak 40…

23 horas hace

Detienen a un ciberdelincuente que intentó estafar 50.000 euros a una empresa de Mendaro

Una investigación conjunta entre el grupo de Cibercriminalidad Ikernet de la Ertzaintza en Gipuzkoa y…

23 horas hace

Salud activa el Consejo Asesor de Enfermedades Infecciosas Emergentes de Euskadi por el hantavirus

El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha puesto en marcha el Consejo Asesor de…

23 horas hace

CAF eleva su beneficio un 12 % hasta marzo impulsada por el mayor contrato de su historia

La compañía ferroviaria guipuzcoana CAF ha cerrado el primer trimestre de 2026 con un beneficio…

23 horas hace