Categorías: albisteak-berriak

UPV/EHUko 42 ikaslek parte hartuko dute Gazte Solidarioen programan

Bilboko Udal Etxebizitzak organismoak «Gazte Solidarioak» programaren hamabosgarren edizio honetarako jarritako 20 etxebizitzetan, guztira, 55 graduondoko ikasle gazteek lortu dute tokia. Gehienak  EHUkoak dira (42).

Programa horren bidez udal-etxebizitzak ematen dira alokairu partekatuan, prezio sinboliko baten truke: 55 euro hilean pertsonako (argindarraren eta uraren gastuak kanpo). Horren ordez, ikasleek proiektu komunitarioetan eta kolektibo zaurgarriei laguntza emateko ekimenetan parte hartu behar dute, etxebizitza horiek dauden auzoetan; hau da, Otxarkoagan eta Bilbo Zaharrean. Kasu honetan, Otxarkoagan lan egiten duten 8 elkartek eta Bilbo Zaharrean lan egiten duten 9 elkartek hartzen dute parte programan.

Ekitaldian, honako hauek izan dira: Yolanda Díez, Etxebizitzako zinegotzi eta Udal Etxebizitzak organismoko presidentea; Xabier Murelaga, UPV/EHUko Miguel de Unamuno Ikastetxe Nagusiaren zuzendari eta Ostatuaren koordinatzailea; Nekane Garatea Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanen bulegoko ostatu eta harrera arloko arduraduna; Gaizka Zuazo, IED Kunsthaleko zuzendaria; eta Laura Escribano Mondragon Unibertsitateko Talentuen Bilaketa, Logistika eta Administrazio saileko arduraduna.

Xabier Murelagaren hitzetan: “UPV/EHUrentzat balio bikoitza dauka programa honek: alde batetik, ikasleek etxebizitzarekin daukaten arazoari aurre egiteko laguntza bat da, eta bestetik, gure egresatuen formakuntza soziala sustatzen du”.

Yolanda Diez zinegotziak hurrengo edizioetan Gazte Solidarioak programara bideratutako etxebizitza sozialen kopurua handitzeko asmoa iragarri du. Zabalkuntza oraindik zehaztu gabe dagoen kopuru batean egingo da, erabilgarri dauden bizitegi-baliabideen arabera.

Programaren xehetasunak azaldu ondoren, pisuetako bat ikusi da bertan bizi den Carlos Quiroga ikaslearekin batera. Ikasle horrek oinarrizko eskubideei eta botere publikoei buruzko masterrean ikasten ari da UPV/EHUn, eta Bilbo Zaharreko Aldauri Fundazioan egiten du boluntario-lana, 60 urtetik gorako pertsonen alfabetatze digitalean lagunduz. “Programa ederra da. Izugarrizko aukera da master bat ikasteko  eta etxebizitza lortzeko aukera hau izatea lan boluntarioa egitearen truke. Adineko pertsonekin izandako esperientzia oso pozgarria izaten ari da. Gainera, bai etxea eta bai auzoa oso ondo daude” adierazi du Quirogak.

500 gaztek baino gehiagok hartu dute parte programan 15 urteko bere  ibilbidean. Parte hartzen duten ikasleen batez besteko adina 26 urtekoa da. Edizio honetan, parte hartzeko ohiko joerari eutsi zaio: %53 emakumeak dira, eta %47 gizonak.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0357 Hiru lagun atxilotu dituzte Gasteizen adingabe bati estortsioa egiteagatik

Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu, heldu bat eta bi adingabe, Arabako hiriburuan, estortsio-delitu bat egotzita.…

55 minutos hace

26_0356 Hiru lagun atxilotu dituzte Gasteizen arma zuriz egindako eraso batengatik

Ertzaintzako agenteek 40, 21 eta 20 urteko hiru gizon atxilotu zituzten bart Gasteizen, Alde Zaharrean…

55 minutos hace

26_0355 Gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekide ohiari sexu-erasoa egiteagatik, urruntzeko agindu judiziala urratu ondoren

Ertzaintzak 28 urteko gazte bat atxilotu du Arabako hiriburuan, joan den astean bikotekide ohiari sexu-erasoa…

55 minutos hace

26_0354 Gizon bat atxilotu dute lapurtutako bitxiak dokumentazio faltsutuarekin Donostiako establezimendu batean saldu ondoren

Atxilotuak iruzurrezko beste bi salmenta egin zituen saltoki berean joan den hilean Gizon bat atxilotu…

16 horas hace

26_0353 Gasteizen gizon bat atxilotu dute emakume bati poltsa lapurtzeagatik

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute Arabako hiriburuan edadeko emakume bati poltsa lapurtzeagatik. Emakumeak joan-etorriak…

16 horas hace

Donostiak Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatuko du

Jardunaldiaren barruan, dastaketak, produktuen salmenta eta sentsibilizazio-ekintzak egingo dira, Gipuzkoa plazan. Bidezko Merkataritzaren mugimenduak 40…

1 día hace