Categorías: albisteak-berriak

Biribil Ecolabek erabilitako materialei bigarren bizitza bat ematen laguntzen du

PRUEBA

Biribil Ecolab empresak aholkularitza-zerbitzuak eskaintzen ditu ekonomia zirkularrean eta produktuaren ekodiseinuan; zirkulartasun-diagnostikoak egiten ditu, eta ekonomia zirkularreko eta produktuen ekodiseinuko estrategiak garatzen ditu hainbat industria-sektorerentzat, bezeroei ekoberrikuntzaren bidez lehiakorragoak izaten laguntzeko, haien jardueren ingurumen-inpaktua murrizteko helburuarekin. 

Herritar gisa, Carlos San José eta Iván González, proiektuaren bi bazkide sustatzaileak, “ingurumenarekin kontzientziatuta” egon dira beti, eta ekimen honen bitartez, “bizi dugun trantsizio ekologikoan modu aktiboan parte hartu nahi izan dugu”. Gainera, hainbat sektoretarako produktuak diseinatzen ibilbide luzea egin ondoren, biek identifikatu zuten enpresek ekodiseinuko zerbitzuen eskariaren gehitzea. Hori, neurri batean, erabiltzaileen eta bezeroen ingurumen-kontzientziazioak eta ingurumen-arloko legediaren gorakadak bultzatu zuen, eta 2021ean proiektuari ekiteko aukera gisa aurkeztu zen. 

Biribil Ecolaben zerbitzu-eskaintza ekonomia zirkularreko estrategien ingurukoa da. Honako hauek nabarmentzen dira, adibidez: zirkulartasun-diagnostikoa; produktuaren ekodiseinua; inpaktu txikiko material berrien garapena, hondakinen balorizaziotik abiatuta; produktu-soluzioen baliozkotzea prototipoaren bidez eta ingurumen-arloko prestakuntza. Era berean, parte hartzen duen proiektu askotan, bezeroei ingurumen-ziurtagiriak lortzen laguntzen die, haien jardueren ingurumen-inpaktuaren ebaluaziotik eta hura murrizteko hobekuntzen inplementaziotik abiatuta. 

Orain arte, bezero nazionalekin lan egin du, batez ere Euskal Autonomia Erkidegokoekin eta inguruko erkidegoekin. Gehienak ETEak dira, baina enpresa handiekin ere lan egin du. Biribil Ecolab ere harremanetan dago tokiko erakundeekin eta garapen-agentziekin. 

Enpresak bere proiektu garrantzitsuenen artean nabarmentzen ditu “produktu berrietan lehengai berri gisa erabiltzeko hondakin bat balorizatzeko erronkatik sortzen direnak, upcycling bezala ezagutzen den praktika”. Ildo horretan, hainbat zatikitako hiri-hondakinekin eta hainbat sektoretako industria-hondakinekin lan egin du, altzairua, zura, plastikoa eta organikoak, besteak beste. Azken horiek berrikuntza-ikuspegi sendoa dute, inpaktu txikiko biomaterialen formulazioetan txertatzen baitira. 

Enpresa gipuzkoarrak, gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta SPRIren Ekintzaile-Txekintek programan parte hartu du. Erakunde publikoek Biribil Ecolabi lagundu diote bere negozio-eredua abian jartzen eta garatzen. Era berean, ikerketa- eta garapen-proiektu batzuk egin ditu eta horietan murgilduta dago hainbat entitate eta erakunderekin.  

Etorkizunari begira, maketak eta prototipoak egiteko hainbat ekipo baditu ere, espazio hori zabaldu nahi du, eta teknologia berriak izan nahi ditu, moldakorragoak izateko eta bezeroentzat serie laburrak egiteko. Aukera horiekin, bere jarduera handitzea aurreikusten du. 

SPRI Taldeak laguntza integralaren bidez berrikuntza, ekintzailetza eta barne-ekintzailetza laguntzen ditu, ideiak merkatura modu arrakastatsuan irits daitezen. Aurrera, Basque Fondo, Bind 4.0, Ekintzaile edo Barnekintzailetza ekintzailetzarako laguntza-programen bidez egiten du hori.   

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. 

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ertzaintzak lehergailuak indargabetzeari eta beste arrisku konplexu eta arrisku handiko batzuei buruzko prestakuntza-ikastaro bat eman die Esquadra Mossoei.

Apirilaren 28an, 29an eta 30ean egin diren eta NRBQ-Lurpeko-Lehergailuak Indargabetzeko Unitateko bost instruktore espezializatuk eman…

1 hora hace

Santurtzin, beren etxeko atarietan, adineko emakumeei indarkeria erabiliz egindako bi lapurretaren ustezko egilea atxilotu dute

25_0293 Santurtzin, beren etxeko atarietan, adineko emakumeei indarkeria erabiliz egindako bi lapurretaren ustezko egilea atxilotu…

7 horas hace

Bilbon atxilotu dute apirilaren hasieran Santutxuko etxe batean lapurreta egin zuen gizona

Ertzaintzako agenteek 44 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, apirilaren 3an etxebizitza batean indarra erabiliz…

7 horas hace

Bilboko dantzaldiak aire zabalean

Udaberriarekin eta eguraldi onarekin batera, Bilboko Udalak sustatzen dituen dantzaldiek aire zabaleko saioei ekingo die berriro maiatzean…

7 horas hace

«Balkoi jangarriak» ekimena Bilbon

Bilboko Udaleko eta Gazteria Sailak eta Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak «Balkoi jangarriak» ekimena jarri dute…

7 horas hace

Bilbao Zerbitzuak-ek jada ez dauden amak omenduko ditu

Maiatzaren 4an, hileko lehen igandean, Bilbao Zerbitzuak-ek jada ez dauden amak omenduko ditu berriro Udal Hilerriko kaperak hartuko duen…

7 horas hace